Bulkada
Bulkada
2010, poesia
120 orrialde
978-84-92468-25-6
azala: Oihana Leunda
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2001, poesia
 

 

LUR-EBAKIA

 

 

Nire herriaren iragana bidegurutzeetan markatua dago,

egutegian egun oro da zerbaiten efemeride,

aspaldikoaren memoria dauka.

 

Marea gora aldatu zaizkio mugak,

lur okupatu eta eremu libretan zatitu da,

harresi baino zubi gehiago ditu:

errenditu arren ez da galdu.

 

Baina nire herria,

paisaiaren koloreko bandera,

emakume eta gizonez egina dago,

gaurko egunera arte heldu den abentura da.

 

Lurrez hustu eta jendez betetako zuloa

ez da lur-ebakia, hazi egiten da galerekin.