Bulkada
Bulkada
2010, poesia
120 orrialde
978-84-92468-25-6
azala: Oihana Leunda
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2001, poesia
 

 

EURITAN

 

 

Hirugarren aldia da zure bila irteten dena.

Orain arte ikusi izan zaituen lekuetan

topatu nahi zaitu: betiko tabernetan,

terrazetan, bizikletan paseoan.

 

Jai da udako lehen euri egun honetan.

Bakardadearentzat aterperik ez eta

guardasolen artean xerka dihardu.

Arkupetan besarkatu nahiko zintuzke.

 

Sosegu gabetu egin da pentsatzean

bera ez dabilen edozein lekutan egon zaitezkeela.