Bulkada
Bulkada
2010, poesia
120 orrialde
978-84-92468-25-6
azala: Oihana Leunda
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2001, poesia
 

 

AMA

 

 

            1

Estutzen nauenean

maite dudalako

mindu egiten naiz.

 

Babesten nauenean

maite nauelako

haur egiten nau.

 

Bere aurka egin nuen

nire lekua aurkitzeko.

Bere ondoan dago nire lekua.

 

            2

Beragandik erditu naiz.

Eta ez naiz bere erdia:

senarra, semeak, lana.

 

Naizena da bere semea

eta batzuetan nire aurka zaindu nau:

goserik ez nuenean katilu bete zopa,

akatsetatik aukera egiteko beharra.

Nork entzuten nau ito eta neure buruarekin

borrokan hasten naizenean?

Norekin ikasi nuen oinez ibiltzen,

nork irakatsi zidan munduz ibiltzen?

Berak lagundu zidan mundua zibiltzen.

 

Nire erdia ez balitz

neure buruaren gabe nintzateke.