Bulkada
Bulkada
2010, poesia
120 orrialde
978-84-92468-25-6
azala: Oihana Leunda
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2001, poesia
 

 

1981

 

 

Maiatzak hogeita lau zituen

ekarri ninduten egunean.

Euria nirea zen.

 

Igandea.

Tomas Linazaren aitaren

soin jipoitua salatu zuen Eginek.

 

Reagan eta Mitterrand

hautatu zituzten urtea zen.

Egunsenti armatu batek

egin zigun diosala.

 

Aitak esaten du

besoetan hartu ninduenean

kilker bat nuela arnasan.

 

Aurrerantzean

bere poza ez zen Athleticen gola,

nire negarra ez zen amaren pena,

amaren nekea zen nire indarra.

 

Mundua nirekin zenean

guraso berriek

etorkizuna ukitu zuten.