Bulkada
Bulkada
2010, poesia
120 orrialde
978-84-92468-25-6
azala: Oihana Leunda
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2001, poesia
 

 

AURKA

 

 

Lurra ez bada jendearena

nola naiz nonbaiteko?

 

Eskaintzen zaidana baztertzen dudalako

nahi dut ukatua.

 

Ez dut nik asmatu

errealista izateko modu bakarra

ezinezkoa eskatzea dela.

 

Ez ote naiz

iraganera begiratuz garaikide?

 

Minuskulaz idazten dut oihu,

zalantzarekin erantzuten dizuet.

Onartzen nauzuenean mespretxatuko zaituztet.

 

Ez dut zuen aurka egiten

nire alde.

Nire aurka egiten dut

zuen aurka.