Bulkada
Bulkada
2010, poesia
120 orrialde
978-84-92468-25-6
azala: Oihana Leunda
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2001, poesia
 

 

KONTU-GARBITZEA

 

 

Ez da uste duzun bezain sinplea.

        Ezetz esatea bezain erraza da.

Hala uste duzu?

        Ziur nago.

Ez nizun minik egin nahi.

        Orain berandu da.

Zertarako?

        Damutzeko.

Ez, nahi baduzu.

        Zergatik egin zenuen baina?

Bizirik sentiarazi ninduen.

        Hori besterik ez?

Inoiz ez duzu debekatuaren indarra sentitu?

        Dena arriskuan jartzekoa?

Belarretan etzanda edo ezkutuka autoaren atzealdean.

        Ez jarraitu.

Plazer azkarraren ondorengo sosegua.

        Ezer gehiago ez?

Eta barrua jaten dizun erruaren harra.

        Eta iruzurra eta itxurakeria...

Nire buruari eta besteei esan nizkien gezurrak.

        Nire lotsa.

Erabaki bat hartu behar nuela pentsatu nuen.

        Eta?

..., ...! ..., ...?

        Esazu zerbait!