Bulkada
Bulkada
2010, poesia
120 orrialde
978-84-92468-25-6
azala: Oihana Leunda
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2001, poesia
 
Bulkada
Jon Benito, 2010

Gaztaroa, politika, literatura, amodioa, atzerria, itzulera eta gaurko koordenadak, zazpi atal tematikoen bitartez, Jon Benitok mende arteko garaiaren testigantza bat berrasmatzen du Bulkada liburuan. Izan garenak bezainbeste eratzen gaitu egin ez dugunak: grinak eta frustrazioak, desirak eta soraiotasunak, etengabeko kontradikzioak. Ahots gordinez eta ozen esaten dizkigu hauek guztiok Jon Benito poetak.

kritikak:
Poeta libre bat, Beņat Sarasola, Berria, 2010-11-28
«Biluzte hauek dudazkoak izan ohi dira maiz, arrunkeriaren galzorian uzten duelako poeta. Esan gabe doa Benitok ondo saihestu duela arrisku oro eta aparteko liburua eskaini digula. Ez diogu eskatuko lasterrago argitara dezala, orain bezain libre egin dezala baizik».
Ezagutzen ez duguna, galdu duguna, Igor Estankona, Argia, 2010-12-12
«Liburuko poema laburrenak ez doaz beharbada jokoa eta artifizioa baino harago, baina arnas luzeko poemak gogoangarriak begitandu zaizkit. Jon Benitoren etorkizunak lehenaldi sakonetatik datoz, eta hausnarketa barrukoenak luze eta suabe eskaintzen dizkigu».
Literatura (biz)hitzara, Ainara Maia, Gara, 2010-12-30
«Biluztearen beldur hitzez jantzirik etorri zait poeta, ez baitu gehiegi biluztu behar izan bere bizitza inuzenteki azaltzeko, eta atsedenik gabeko inbentarioa egin dit. Poetaren historiaren lekuko bat duzu poema-liburu bat ez den liburu hau; edo ez bederen hori bakarrik, baina liburu bat besterik ez da apal batean edo esku batzuetan».
Subjektibitatea, Juan Ramon Makuso, El Diario Vasco, 2011-03-11
«Bere poesiaren hasierako lirismoa, bere lehenengo poesia liburuarena, oraingo honetan ez dut esango alde batera utzi duenik egileak, baina bai ez dela liburuaren marka».
Barne-erabakiak, Jose Luis Padron, Bilbao, 2011-05
«Bulkada liburua bidaia hori da, zerbaiten bilaketa eta buelta, baina bi kontu dira hor nabarmendu beharrekoak: batetik, ideia bera, hau da, Jon Benitoren bidaia, bere bizitzaren bidaia, eta bestetik, bidaia hori kontatzeko moduan egin duen ahalegina, ausardiaz, zintzotasunaz eta biluztasunaz egin baitu».
Ainguraren lasta bulkadaz laxatua, Mikel Asurmendi, Irunero, 2011-05-17
«Hitzen erroetara joan naiz Benitoren Aran-Berrietan ibili ahala. Bere bidean ibili naiz. Batzuetan gogaide, bestetan bidaide soila. Batzuetan bide bazterreko paisaiek izugarri liluratu naute, bestetan ez hainbeste».
Gabriel Arestiren oihartzunak Jon Benitoren artefaktu emozionalean, Irati Jimenez, uberan.eus, 2019-06-07
«Poema ederrak daude Bulkadan. Miresgarriak. Baina are miresgarriagoa da liburuaren mekanismo poetikoa. Begien aurrean dago eta ia ez da ikusten».