Aurkibidea
poema liburu baterako hitzaurrea
[hau guzia sentituz idazten dizut]
[txikitan iruditzen zitzaidan]
[marinel izan nahi zuen munduan ibili]
[hiri batek mugitu behar du bizitzaren ilunkaran]
[mahai gainean etzana edo uzkurtuta idazten dut beti]
[noizbait itzuliko balitz gazte denbora]
Lisboako gaua autoerretratuarekin eta Ian Curtisen itzalarekin
[ez da mugitzen deus ere paper gainean]
[Aldina Cardinale paseoan dabil barrez]
[loa joan zitzaion adinean aurrera egin ahala]
[piztiak ailegatu behar du zentzumenen eroaldian]
[gorputzeko edo etxeko espazio urrian]
[jartzazu ahoa lurraren bular arrailduan]
[amodiozko gauak laburrak eta beldurgarriak izan ziren]
Gaua sortu zen eguna Carlos Nogueiraren eskutik
Cesarinyren eta Geneten potret birakaria Lisboan
Nire lagunaren trikimailua kalean
Ezpal-kolpeak / Pedro Casqueiro
[bat-batean, hil-kutxa dardaratzen da]
Andy Warholen gezurrezko erretratua
[karezko euri eslaian zehar buruak]
[egun batean goiz garbiak aztoratzen du]
[oihalak zabalik animalia hilen gainean]
Van Goghek Theori eginiko azken gutuna
[eskuek sumatzen dute suaren arintasun gorria]
Aurkibidea
poema liburu baterako hitzaurrea
[hau guzia sentituz idazten dizut]
[txikitan iruditzen zitzaidan]
[marinel izan nahi zuen munduan ibili]
[hiri batek mugitu behar du bizitzaren ilunkaran]
[mahai gainean etzana edo uzkurtuta idazten dut beti]
[noizbait itzuliko balitz gazte denbora]
Lisboako gaua autoerretratuarekin eta Ian Curtisen itzalarekin
[ez da mugitzen deus ere paper gainean]
[Aldina Cardinale paseoan dabil barrez]
[loa joan zitzaion adinean aurrera egin ahala]
[piztiak ailegatu behar du zentzumenen eroaldian]
[gorputzeko edo etxeko espazio urrian]
[jartzazu ahoa lurraren bular arrailduan]
[amodiozko gauak laburrak eta beldurgarriak izan ziren]
Gaua sortu zen eguna Carlos Nogueiraren eskutik
Cesarinyren eta Geneten potret birakaria Lisboan
Nire lagunaren trikimailua kalean
Ezpal-kolpeak / Pedro Casqueiro
[bat-batean, hil-kutxa dardaratzen da]
Andy Warholen gezurrezko erretratua
[karezko euri eslaian zehar buruak]
[egun batean goiz garbiak aztoratzen du]
[oihalak zabalik animalia hilen gainean]
Van Goghek Theori eginiko azken gutuna
[eskuek sumatzen dute suaren arintasun gorria]
egunkarirako oharrak
jainkoa agudo ordeztu behar da poema, silaba txistukari,
lanpara piztu, gorputz ukigarri, bizi eta garbiekin.
kale huts guzien samina.
gai naiz ibiltzeko isiltasun honen mingain zorrotzean.
eta bere sinpletasunean, bere argian, bere amildegian.
gai naiz huts hau akabatzeko, nire burua akabatzeko.
kale huts guzien samina.
baina maite dut gaua eta errautsezko barrea. maite dut basamortua
eta bizitzaren patua. maite ditut engainuak, zortea eta ezusteko inkontruak.
gaua igarotzen dut gehienetan ene bihotzaren alde sakratuan,
edo beldurrak beste gorputz baten prekarietatea duen lekuan.
kale huts guzien samina.
ongi ba, mario —jakina da paradisua alfeiteko fragatan ailegatzen dela lisboara. aski da jartzea ilargi urduri bat masta gainean eta belaontzia martxan.
eta esan behar da: hemendik ez da inor aterako erregistrorik gabe.
kale huts guzien samina.
odolez zikinduak begiak. erruz ari du euria. filma bukatu zen.
ez dugu inoiz elkar ezagutuko.
kale huts guzien samina.
poemak lo daude adinaren ezinegonean. distiratzen dute, egunez egun
laburragoa den nahasmenduan. eta, zenbaitetan, aditzen ditut gaueko trantzean. irudiek suntsitzen naute, atzamarkak egiten dizkidate metafora maltzurrek, lohiek… eta ez dut deus idazten.
idazkuntzarako itzulera bukatu zen. bizitza dena izorratua —eta arima zulatua itsaso honen tamainako agoniak.
kale huts guzien samina
Notas para o diário
deus tem que ser substituído rapidamente por poemas, sílabas sibilantes, lâmpadas acesas, corpos palpáveis, vivos e limpos. // a dor de todas as ruas vazias. // sinto-me capaz de caminhar na língua aguçada deste silêncio. e na sua simplicidade, na sua clareza, no seu abismo. / sinto-me capaz de acabar com esse vácuo, e de acabar comigo mesmo. // a dor de todas as ruas vazias. // mas gosto da noite e do riso de cinzas. gosto do deserto, e do acaso da vida. gosto dos enganos, da sorte e dos encontros inesperados. / pernoito quase sempre no lado sagrado do meu coração, ou onde o medo tem a precaridade doutro corpo. // a dor de todas as ruas vazias. // pois bem, mário — o paraíso sabe-se que chega a lisboa na fragata do alfeite. basta pôr uma lua nervosa no cimo do mastro, e mandar arrear o velame. / é isto que é preciso dizer: daqui ninguém sai sem cadastro. // a dor de todas as ruas vazias. // sujo os olhos com sangue. chove torrencialmente. o filme acabou. não nos conheceremos nunca. // a dor de todas as ruas vazias. // os poemas adormeceram no desassossego da idade. fulguram na perturbação de um tempo cada dia mais curto. e, por vezes, ouço-os no transe da noite. assolam-me as imagens, rasgam-me as metáforas insidiosas, porcas... e nada escrevo. / o regresso à escrita terminou. a vida toda fodida — e a alma esburacada por uma saudade tamanho deste mar. // a dor de todas as ruas vazias.