Aurkibidea
poema liburu baterako hitzaurrea
[hau guzia sentituz idazten dizut]
[txikitan iruditzen zitzaidan]
[marinel izan nahi zuen munduan ibili]
[hiri batek mugitu behar du bizitzaren ilunkaran]
[mahai gainean etzana edo uzkurtuta idazten dut beti]
Lisboako gaua autoerretratuarekin eta Ian Curtisen itzalarekin
[ez da mugitzen deus ere paper gainean]
[Aldina Cardinale paseoan dabil barrez]
[loa joan zitzaion adinean aurrera egin ahala]
[piztiak ailegatu behar du zentzumenen eroaldian]
[gorputzeko edo etxeko espazio urrian]
[jartzazu ahoa lurraren bular arrailduan]
[amodiozko gauak laburrak eta beldurgarriak izan ziren]
Gaua sortu zen eguna Carlos Nogueiraren eskutik
Cesarinyren eta Geneten potret birakaria Lisboan
Nire lagunaren trikimailua kalean
Ezpal-kolpeak / Pedro Casqueiro
[bat-batean, hil-kutxa dardaratzen da]
Andy Warholen gezurrezko erretratua
[karezko euri eslaian zehar buruak]
[egun batean goiz garbiak aztoratzen du]
[oihalak zabalik animalia hilen gainean]
Van Goghek Theori eginiko azken gutuna
[eskuek sumatzen dute suaren arintasun gorria]
Aurkibidea
poema liburu baterako hitzaurrea
[hau guzia sentituz idazten dizut]
[txikitan iruditzen zitzaidan]
[marinel izan nahi zuen munduan ibili]
[hiri batek mugitu behar du bizitzaren ilunkaran]
[mahai gainean etzana edo uzkurtuta idazten dut beti]
Lisboako gaua autoerretratuarekin eta Ian Curtisen itzalarekin
[ez da mugitzen deus ere paper gainean]
[Aldina Cardinale paseoan dabil barrez]
[loa joan zitzaion adinean aurrera egin ahala]
[piztiak ailegatu behar du zentzumenen eroaldian]
[gorputzeko edo etxeko espazio urrian]
[jartzazu ahoa lurraren bular arrailduan]
[amodiozko gauak laburrak eta beldurgarriak izan ziren]
Gaua sortu zen eguna Carlos Nogueiraren eskutik
Cesarinyren eta Geneten potret birakaria Lisboan
Nire lagunaren trikimailua kalean
Ezpal-kolpeak / Pedro Casqueiro
[bat-batean, hil-kutxa dardaratzen da]
Andy Warholen gezurrezko erretratua
[karezko euri eslaian zehar buruak]
[egun batean goiz garbiak aztoratzen du]
[oihalak zabalik animalia hilen gainean]
Van Goghek Theori eginiko azken gutuna
[eskuek sumatzen dute suaren arintasun gorria]
noizbait itzuliko balitz gazte denbora
sugeen azalean gurutzatuko nuke memoria guzia
mingaina zure ileetan lo eginen nuke
gauaren soseguan nola bainintz bizitza markatzen digun
kristal-labana bezain suzko txori zorrotza
azazkalez ebakiko nuke zu galtzeko beldurra… ni
belaontzi ez gauerdi ez agintzari ez ondasunik ez duena
ezpada huts neurrigabea sakeletan
deus ez duenak eta dena eman zuenak bakarrik
indarrez har baitezake beste gorputz inozoen gaua
bera zauritu gabe amodioaren dirdira laburrean
gero… aldatuko nuke etxea hiria ibaia
gauaz bisitatuko nituzke lo gutxiko lagun katudunak
baina gerta dadila gertatu beharrekoa
ez nago triste ez dut proiekturik ez handinahirik
gordetzen dut lo ezak bota eta haizeek askatutako piztia
ikuskarien listua zabaltzen dut gau beranduan
non dabilen gorputzaren malenkonia ilargitarra noraezean
baina berriro itzuliko balitz gazte denbora nire barne muinetik
bihotz figurako bere ezkata zainekin
eta ekarriko balit ahora aurpegi ahantziaren itzala
duda gabe hartuko nuke itsasontzi hauskorraren lema… ni
lemari apala eta nekatua
penaz hiltzen bainaiz zugan ameste hutsaz
se um dia a juventude voltasse / na pele das serpentes atravessaria toda a memória / com a língua em teus cabelos dormiria no sossego / da noite transformada em pássaro de lume cortante / como a navalha de vidro que nos sinaliza a vida // sulcaria com as unhas o medo de te perder... eu / veleiro sem madrugadas nem promessas nem riqueza / apenas um vazio sem dimensão nas algibeiras / porque só aquele que nada possui e tudo partilhou / pode devassar a noite doutros corpos inocentes / sem se ferir no esplendor breve do amor // depois... mudaria de nome de casa de cidade de rio / de noite visitaria amigos que pouco dormem e têm gatos / mas aconteça o que tem de acontecer / não estou triste não tenho projectos nem ambições / guardo a fera que segrega a insónia e solta os ventos / espalho a saliva das visões pela demorada noite / onde deambula a melancolia lunar do corpo // mas se a juventude viesse novamente do fundo de mim / com suas raízes de escamas em forma de coração / e me chegasse à boca a sombra do rosto esquecido / pegaria sem hesitações no leme do frágil barco... eu / humilde e cansado piloto / que só de te sonhar me morro de aflição