Aurkibidea
poema liburu baterako hitzaurrea
[hau guzia sentituz idazten dizut]
[marinel izan nahi zuen munduan ibili]
[hiri batek mugitu behar du bizitzaren ilunkaran]
[mahai gainean etzana edo uzkurtuta idazten dut beti]
[noizbait itzuliko balitz gazte denbora]
Lisboako gaua autoerretratuarekin eta Ian Curtisen itzalarekin
[ez da mugitzen deus ere paper gainean]
[Aldina Cardinale paseoan dabil barrez]
[loa joan zitzaion adinean aurrera egin ahala]
[piztiak ailegatu behar du zentzumenen eroaldian]
[gorputzeko edo etxeko espazio urrian]
[jartzazu ahoa lurraren bular arrailduan]
[amodiozko gauak laburrak eta beldurgarriak izan ziren]
Gaua sortu zen eguna Carlos Nogueiraren eskutik
Cesarinyren eta Geneten potret birakaria Lisboan
Nire lagunaren trikimailua kalean
Ezpal-kolpeak / Pedro Casqueiro
[bat-batean, hil-kutxa dardaratzen da]
Andy Warholen gezurrezko erretratua
[karezko euri eslaian zehar buruak]
[egun batean goiz garbiak aztoratzen du]
[oihalak zabalik animalia hilen gainean]
Van Goghek Theori eginiko azken gutuna
[eskuek sumatzen dute suaren arintasun gorria]

(zatia)
txikitan iruditzen zitzaidan ilargia azukrezkoa zela. harrizko bankuan eseri, eta erreparatzen nion zabaldutako arropari lehortzen, haizearekin mugitzen, eta hibisko gorriei dar-dar ilbetearen suan. geldi-geldi egoten nintzen, gaua trinkoagoa, misteriotsuagoa egiteko zain, hari zilarkarak noiz botako ote zituen lorategiaren gainera. iruditzen zitzaidan noizbait ilargia urtu, eta lorategia gozotegi handi-handia bihurtuko zela. orduan, begiak goratzen nituen argizagiz zipriztindutako belztura aldera, eta sentitzen nuen koskortzen ari nintzela. hazten barrendik eta kanpotik. biharamunean jada ez nintzen ibili puxtarrietan.
gauak eta egunak tristeak ziren eta ez zen deus gertatzen, deus ere ez. batzuetan, disimuluan, amodio baten esperoan egotearen itxura egiten nuen, edozein amodio, baina zakurren zaunkak entzuten nituen, ez besterik. glizinen usain liluragarriaz betetzen zitzaizkidan birikak, hasperenka, baina ez nuen entzuten hurbil inoren pausorik. utzi nion esperoan egoteari, eta gaur badakit gaztetxo garaian oso gutxi maitatu nuela, eta oso gaizki