Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ingeborg Bachmann
itzulpena: Nagore Tolosa
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-75-1
Ingeborg Bachmann
1926-1973
 
 

 

Errazioak

 

Zorionaren errazio nekaezina xahutua,

fedearen hiru apurrak

irentsiak, esperantza eta maitasuna

kontrako eztarritik joanak, bat

zintzur-hestean trabatu, beharbada

maitasuna, itolarriaren arriskua,

arnasestua, sorbaldan jo,

bizkarrean jo,

itolarriaren arriskua,

behera joango da edo ahotik jaurtiko da.

 

Errazioak, koipe txartelak

nerbioentzat, arropa txartelak

biluztasunarentzat, liburuan itsatsita

premiazko artikuluen txartelak,

honezkero existitzen ez direnenak.

Ez da beste ezer behar.

Diru pixka bat, pattar

tanta bat.