Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ingeborg Bachmann
itzulpena: Nagore Tolosa
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-75-1
Ingeborg Bachmann
1926-1973
 
 

 

Korrontea

 

Bizitzatik hain urrun eta heriotzatik hain gertu,

orain ezin bainaiz inorekin horretaz eztabaidan aritu,

erauzi diot neure puska lurrari;

 

ziri berde bat sartu diot bihotz erdian ozeano bareari

eta neure burua hondartu dut.

 

Aireratu dira eztainuzko txoriak, eta kanela-usaina!

Bakarrik nago nire hiltzailearekin, denborarekin.

Mozkor eta urdin, krisalidara sartuko dugu geure burua.