Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ingeborg Bachmann
itzulpena: Nagore Tolosa
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-75-1
Ingeborg Bachmann
1926-1973
 
 

 

Egunero

 

Orain gerra ez dute deklaratzen,

jarraitu baizik. Eskandaluzkoa

egunerokoa bihurtu da. Borrokatik urrun

dabil heroia. Su-zelairaino

eraman dute makala.

Pazientzia da eguneko uniformea;

merezimendua, esperantzaren

bihotz gaineko izar ziztrina.

 

Beste ezer gertatzen ez denean

ematen dute,

tiro-hotsak mututzen direnean,

etsaia ikusezina bihurtzen denean,

eta betiereko armamentuaren itzalak

zerua estaltzen duenean.

 

Ematen dute

banderak abandonatzeagatik,

lagunen aurrean adorea erakusteagatik,

sekretu duintasun gabeak haizatzeagatik

eta agindu orori

men ez egiteagatik.