Aria I
Noranahi goazela ere arrosa-ekaizpean,
gaua arantzek argitzen dute, eta hostoen
trumoia, zuhaixka artean hain isila zena,
orpoz orpo datorkigu segika.
Arrosek piztutakoa non edo non iraungiko bada ere,
herrestan eramango gaitu euriak ibaira. O gau urruna!
Uhinen gainean doa, ordea, behin bultzatu gintuen hostoa,
eta ibai-ahoraino jarraituko digu.