Praga, 64ko urtarrila
Gau harez geroztik,
banabil eta hitz egiten dut berriz,
belarrira bohemio ematen badu ere,
ostera etxean banengo bezala,
non Moldavaren, Danubioren
eta haurtzaroko ibaiaren artean,
guztiak dakien zerbait nitaz.
Ibiltzea, pausoz pausokoa, itzuli da;
ostera ikasi dut ikusten, ikusia izaten.
Artean makurturik, begiak kliskatuz,
leiho alboan egoten nintzen;
begira, urte ospelak,
izarrik ez
ahotik zintzilik,
nola urruntzen ziren muinoaren gainetik.
Hradčanyn barrena
goizeko seiak aldera,
koskorrak kendu zizkieten
Tatrako elur-kentzeko makinen
atzapar pitzatuek izotz-geruzari.
Zartatzear zeuden blokeen azpitik,
neureetatik, baita neure ibaitik ere,
aske atera zen ura.
Uraletaraino entzuten zen.