Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ingeborg Bachmann
itzulpena: Nagore Tolosa
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-75-1
Ingeborg Bachmann
1926-1973
 
 

 

Herri lehensortua

 

Hegoaldeko herri lehensortura

aldatu nintzen eta aurkitu nituen, biluzik eta pobreturik,

eta gerriraino itsasoraturik,

hiria eta gotorlekua.

 

Hautsak lotara eramanda

nentzan argitan,

eta goitik, zuhaitz eskeleto bat nuen zintzilik,

gatz ionikoz estalirik.

 

Ez zetorren loaldirik handik.

 

Han ez da erromerorik loratzen,

txoriek ez dituzte iturrian

kantuak berritzen.

 

Hegoaldeko herri lehensortuan

nigana egin zuen jauzi sugegorriak,

eta argipean, izularria.

 

O, itxi begiak,

itxi!

Estutu ahoa hozkaren kontra!

 

Eta neure burua edan nuenean

eta herri lehensortua

lurrikarek astindu zutenean,

esnatu eta begira jarri nintzen.

 

Bizitza etorri zitzaidan.

 

Han harria ez dago hilda.

Ziztuan ateratzen da metxa,

begiratu batek pizten duenean.