Enigma
Hans Werner Henze-ri, Ariosien garaietatik
Ez da beste ezer etorriko.
Ez da sekula udaberririk izango.
Hala iragarri dute milaka urteko egutegiek, edozeinek daki.
Baina antzera udarekin ere, eta “uda giro”
eta gisako hain izen onak dituztenekin—
ez da sekula beste ezer etorriko.
Ez egin negar,
dio musikak.
Bestela,
inork
ez dio
ezer.