Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ingeborg Bachmann
itzulpena: Nagore Tolosa
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-75-1
Ingeborg Bachmann
1926-1973
 
 

 

Iluna esatea

 

Orfeok bezala heriotza

jotzen dut bizitzaren harietan;

eta lurraren eta zerua kudeatzen duten

zure begien edertasunaz

iluna besterik ez dakit esaten.

 

Ez ahaztu, zeuk ere, halako batean,

goiz hartan, kanpamentua

artean ihintzaz umel zegoela, eta krabelina

bihotz ondoan lo zenuela,

ibai iluna ikusi zenuela,

aldamenetik igarotzen.

 

Isiltasunaren haria

odolaren uhinean tenkaturik,

bihotz ozenetik heldu nizun.

Ile-xerloak gauaren

adats itzal bihurtu zitzaizkizun,

ilunpeko maluta beltzek

begitartea elurtu zizuten.

 

Eta ni ez naiz zurea.

Diogu biok orain arranguraka.

 

Baina Orfeok bezala, badut neuk ere

bizitzaren aditzea heriotzaren harian,

eta nigan urdindu da

betiko itxita duzun begia.