Ez agindu sinesmenik leinu honi,
nahikoa dira izarrak, itsasontziak eta kea,
gauzak beretzen ditu, izarrak
eta zenbaki infinitua zehazten,
baina bada zirrimarra bat, maitasunarena, demagun,
guztiaren gainetik dagoena, garbiagoa dena.
Zimeldurik dago zerua eta askatu egin dira izarrak
ilargiarekin eta gauarekin duten loturatik.