Poesia kaiera
Poesia kaiera
Ingeborg Bachmann
itzulpena: Nagore Tolosa
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-75-1
Ingeborg Bachmann
1926-1973
 
 

 

Ez dut mundu hoberik ezagutzen

 

Mundu hoberen bat ezagutzen duenak egin dezala pauso bat aurrera.

Bakarrik, adorerik gabe, eta listu hau garbitu gabe,

eraman listu hau musuan

koroatze batera joango balitz bezala, ordaina hartua balu bezala, komunioan

nahiz haurrideen artean. Untxi ahula,

arratoia, eta hemen eroritakoak, den-denak,

orain ez daude bakarrik, beldurrez,

itzultzearen ametsa

armatzearen ametsetan, itzultzearen

ametsetan.