Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
21. eszena
(gizona eta emakumea umearekin autoan doaz. Eszena berean bikotearen arteko harremana bi denbora-tartetan ikusiko dugu. Alde batetik, autoaren atzean eserita, emakumea 2 eta bederatzi urteko umea doaz. Aurrean, aldiz, emakumea 1 eta haren besoetan umea jaio berritan doaz.)
gizona: Ez esan, ez esan ez denik dotorea.
emakumea 1: Zoaz astiroago mesedez. Umearekin zoaz.
(gizona pikatu egiten da, beste auto batek aurreratu egin ditu.)
gizona: Ei, baina nora zoaz... eroa!!!
emakumea 2: Utziozu.
umea: Ez! Ez utzi pasatzen, aita!
gizona: Orain ikusiko du putaseme horrek. Bruuuuuuuuuuummmm!
emakumea 1: Kontuz!!!
emakumea 2: Zoaz astiroago, mesedez.
gizona: Utziko al nauzu bakean? Nor ari da gidatzen?
emakumea 1: Azkarregi zoaz. Hau ez da lasterketa bat!
gizona: Putzaren zera azkar noala! Hau ez da ezer kotxe honentzat.
(gizonak abiadura azkartu eta bozinari eta argiei ematen die paso eman diezaioten.)
gizona: Kabroi halakoa! Utzi pasatzen, ostia!!
(Pasatzean, ume jaio berria negarrez hasiko da.)
emakumea 1: Ez oihu egin. Umea esnatu duzu!
gizona: Tipo horrek ez zuen besterik merezi. (Barre algaraka. Bozina jotzen die) Eta orain zer? Ikusten, Antton, atzean utzi dugu!!!
umea: Irabazi diozu, aita!
gizona: Ze uste zuen alproja horrek? Makina hau mundiala da!
emakumea 1: Zoaz astiroago, mesedez...
emakumea 2: Mesedez, urduri jartzen ari naiz.
gizona (barrez): Urduri! Urduri jartzen da!! Ikusten ama, Antton? Urduri! Kotxe honekin nahi izanez gero, munduaren amaieraraino joan gintezke, eta bera urduri!
umea: Amak Kanarietara joan nahi zuen.
(Kotxeak bat-bateko frenazoa egingo du.)
emakumeak: Aaaa!