Zorretan
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Azaleko irudia: Santos Bregaņa
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
148 orrialde
978-84-19570-43-7
Agurtzane Intxaurraga
1966, Orozko
 
2020, antzerkia
 

 

6. eszena: Loredun soinekoa

 

(ama altxatu, jatekoak utzi, txano gorri dotorea jantzi eta telebista piztuko du. gizonak eta emakumeak tentsio batean jarraitzen dute.)

 

gizona: Mesedez, Lore, egun berezia da!

emakumea: Horregatik. Ez dut jantziko. Ez izan pelma.

 

(ama sofan eseri da eta telebista piztu du. emakumea telebistara gerturatu eta konturatu da piztuta dagoela.)

 

emakumea: Zergatik dago telebista piztuta?

 

(gizona eta emakumea sofan eseriko dira telebistari begira, amaren albo banatan.)

 

gizona: Egizu nigatik. Nigatik bakarrik... Zeuk piztuko zenuen, James Deanen pelikula dagoelako. Zuk James Dean maite duzu.

emakumea: “Jeins Din”, eta nik bere galtza bakeroak maite nituen, eta hori umetan zen.

gizona: Horrexegatik. Mesedez eskatzen dizut. Nigatik eskatzen dizut.

emakumea: Hori ez eskatu. Eskatu beste zerbait.

gizona: Ondo da. Gauzak bere onetik ateratzen ari zarela badakizu, ezta?

emakumea: Eta zer? Zuk egin duzun bezala nik ere nahi dudana egiteko eskubidea daukat.

 

(amak telefonoa hartu eta alabari deituko dio.)

 

ama: Auuuuuu!

 

(emakumea eta gizona tente jarriko dira, bietako zeinek erantzungo zain.)

 

gizona: Ama deika ari zaizu, letxe!

emakumea: Ez esan!

gizona: Zu zaintzen saiatzen ari da!

emakumea: Ez dudala zaintzailerik behar! Ez naizela ume bat! Esan dizut?

gizona: Esan didazu, bai.

emakumea: Ba esaiozu amari. Esaiozu ni ez gehiago zaintzeko eta ez gehiago deitzeko. Ez dut bere dei gehiagorik nahi.

gizona: Hori gezurra da. Ezin zara amarik gabe bizi. Ezin diezu haren deiei entzungor egin!

emakumea: Zoaz pikutara!