Zorretan
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Azaleko irudia: Santos Bregaņa
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
148 orrialde
978-84-19570-43-7
Agurtzane Intxaurraga
1966, Orozko
 
2020, antzerkia
 

 

2. eszena: Esan

 

(Bikotea etxean dago. emakumeak aztoratuta dirudi. Tamaina handiko marradun pijama bat darama soinean. gizona, galtza eta alkandoraz jantzita, zerbaiten bila, kaxa artean begira ari da. ama, alkandora, galtza eta botinekin jantzita, kutxak antolatzen ari da.)

 

emakumea: Egia da? Esan ez dela egia. Esan ez diozula ezer esan.

gizona: Nik? Esan?

emakumea: Norbait gehiago ikusten duzu hemen?

gizona: Zer esan? Nik hiru gauza ditut esateko...

emakumea (zuzenean publikoari mintzatuko zaio): Zuek ixo. Hau bere eta nire arteko kontua da.

gizona: Nori hitz egin diozu?

emakumea: Ez… Galdeidazu zertaz ari naizen hitz egiten.

 

(amak alderik alde igaroko du gela. Bekokian post-it bat darama eta eskuetan kutxa bat lurrarekin. gizonak ez du ama ikusten, post-ita hartuko dio paretatik hartuko balu bezala. amak lurra banatu eta bere lorategia eraikiko du.)

 

gizona: Dolores... Hori da! Doloresek, zure amak, deitzeko esan dit. Hiru gauza ditut esateko. (Post-itari begira) Hauxe bat. Beste biak...

 

(emakumea telefonoan. Denbora gelditu egiten da.)

 

emakumea (mikrofonotik): Nire adinak ez du inporta. Nire izenak ezta ere. Emakumea naiz eta aztoratuta nator etxera.

gizona: Pijaman! Ez da posible. Pijaman etorri zara?

emakumea: Pijamak ez du inporta!

emakumea: Amarekin hitz egin dut. Dena ondo omen dago. (amarekin pentsatuz) Ondo? Seguru?

ama: Auuuu!!!

emakumea: Bat-batean seinale gorria piztu zait. Erabat umetuta, alertan naiz berriz.