Zorretan
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Azaleko irudia: Santos Bregaņa
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
148 orrialde
978-84-19570-43-7
Agurtzane Intxaurraga
1966, Orozko
 
2020, antzerkia
 

 

4. eszena

 

(gizona oholtzaren eskuman dagoen mahaira hurbilduko da. Han emakumea 2 dago bazkaria prestatzen. gizonak aulkia hartu eta eseri egingo da ardo bat hartzera eta kotxeen aldizkari bat ikustera. emakumea urduri dago.)

 

emakumea 2: Maite al nauzu?

gizona (barre algara): Zer? Zertara dator orain hau?

emakumea 2: Esan: maite nauzu?

gizona: Zer daukagu bazkaltzeko?

emakumea 2: Bainak. Erantzun mesedez.

gizona: Bainekin kokoteraino nago, nazka-nazka eginda.

emakumea 2: Eta nirekin?

gizona: Baina gaur ze egun da? Utziko al didazu bakean?

emakumea 2: Jakin egin behar dut.

gizona: Nire emaztea zara, ez? Kito.

emakumea 2: Esan maite nauzula, hitzez.

gizona: Ei, ez niri esan gero, zer egin edo zer esan behar dudan. Falta zena!

 

(Isiltasuna. gizona zutitu eta emakumeari helduko dio musu sarkorra emateko.)

 

gizona: Txolina!