Zorretan
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Azaleko irudia: Santos Bregaņa
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
148 orrialde
978-84-19570-43-7
Agurtzane Intxaurraga
1966, Orozko
 
2020, antzerkia
 

 

18. eszena

 

(Eszena osoan zehar gizona, eskuetan aldizkaria, atzeko aldean ikusiko dugu. Xuxurlan hizketan ari da, letania baten antzera.)

 

gizona: Tuntuna, inutila, zeurekoia, inuzentea, ergela, buru arina, txolina.... Ez duzu ezer ulertzen edo zer? Txolin halakoa! Umea eskolan gaizki badoa, zure errua. Non zinen laguntzeko? Zaude isilik, ergel hori. Zuk esango didazu niri nola gidatu! Ikasiko ote duzu egunen batean behar bezala plantxatzen? Hau egitekotan ezer ez egin eta kito. Emakume madarikatua!

emakumea 3: Tuntuna, inutila, zeurekoia, inuzentea, buru arina, txolina!

emakumea 1: Hitzak baino ez...

emakumea 2: Min ematen dute, ordea... Min handia, nor zaren eta zertan ari zaren ere ahaztarazten dizun mina.

emakumea 3: “Hau emakume tuntuna, tuntuna eta inutila. Ez duzu ezer ulertzen edo zer? Txolin halakoa!”.

emakumea 1: Ixo!

emakumea 2: Zerrenda gero eta luzeagoa. Gero eta sarriago.

emakumea 3: “Umea eskolan gaizki badoa, zure errua. Non zinen laguntzeko?”.

emakumea 1: Hitzak baino ez.

emakumea 3: “Zaude isilik, ergel hori. Zuk esango didazu niri nola gidatu!”.

emakumea 1: Hitzak.

emakumea 3: “Ikasiko ote duzu egunen batean behar bezala plantxatzen? Hau egitekotan ezer ez egin eta kito”.

emakumea 1: Hitzak. Hitzak baino ez.

emakumea 3: Emakume madarikatua!

emakumea 2: Labanak bezain zorrotzak diren hitzak.

 

(hiru emakumeak hantxe geratuko dira, isiltasun gordinean.)