Zorretan
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Azaleko irudia: Santos Bregaņa
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
148 orrialde
978-84-19570-43-7
Agurtzane Intxaurraga
1966, Orozko
 
2020, antzerkia
 

 

16. eszena

 

(emakumea 1 nabari haurdun dago. gizonaren ondoan esertzen da laztankor.)

 

emakumea 1: Gaur bidaia agentzia batean Kanarietarako oferta zoragarri bat ikusi dut. Oso, oso merke. Umea jaio aurretik joan gaitezke. Zu eta biok bakarrik... zer iruditzen?

gizona: Ezin dugu.

emakumea 1: Diruagatik bada, ez arduratu, oso merkea da. Eta nik…

gizona: Zuretzat dena da merkea.

emakumea 1 (bat-batean serio): Zergatik esaten didazu hori?

gizona: Ez al da egia? Nola gure etxekoandreak soldata bikaina daukan…

emakumea 1: Bai, egia da baina… merke aterako zaigu, benetan.

gizona: Merkea norentzat? Aberaskume puta horientzat ez bada!

emakumea 1: Ezetz. Gastuak neurtu egingo ditugu, eta, gainera ziur nago on egingo diola umeari (Sabela ukitzen du).

 

(gizonak kotxeen aldizkari bat hartu eta hura begiratzen hasiko da.)

 

gizona: Hara... ahaztu oporrak... kotxe berria erosiko dugu.

emakumea 1: Kotxe berria? Daukagunak ez ditu oraindik bi urte.

gizona: Eta? Orain kotxe handiagoa eta hobea behar dugu. Seguruagoa.

emakumea 1: Bai?

gizona: Bai! Oporretara joateko. Umearekin.