Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
15. eszena: Lur multzoa
(emakumea eszenaren erdian da, lur eta loreen aurrean.)
emakumea (publikoari zuzenduz): Satortxo deitzen zidan aitak. Satortxo. Jostaria zen gure aita eta ni berarekin nengoenean ziztatzailea. Bizitzari aurrez aurre begiratzen zion, tolesturarik gabe, modu sinplean baina gogotik. Amaren loredun baratzea salbatzeko, aitak satorrak akabatzen zituen, baina nik aita maite nuen, asko maite nuen.
(ama dotore jantzita dator, loredun poltsoa eskuetan. Lorategira joan eta bere jantzia lorez atontzen hasi da. emakumea kutxa barruan ezkutatuko da eta lurra jaten hasi. Eszenaren albo batean, gizona sofan eserita.)
emakumea (off): Aitari begira ari naiz nire gelako leihotik. Sei urte ditut. Baratzean dagoenean arrotza egiten zait gizon hori. Hegan dagoela dirudi, loreen artean galduta. Lur beltzezko mendi multzo txikia imajinatzen dut bere oinen aurrean. Aitak ez dirudi inolako presarik daukanik, ez da mugitzen, ez du ezer egiten, egon baino ez. “Aita!”, hots egin diot. Ez du entzuten. Zain dago aitzurra besapetik oratuta. Tarteka, asperduraz, ingurura begiratzen du, besterik ez. Nik eskuarekin agurtzen dut eta berak aitzurra altxatuta oihurik ez egiteko esaten dit keinuz. “Etorri!”, oihu egin diot. Baina berak ez dauka etortzeko asmorik eta lurra seinalatzen dit, ezin duela esateko. Bere bizitzan satorrek ez dute tokirik. Amak esan dio loreak izorratzen dizkiola eta aitak hil egingo ditu.
(Kotxe istripu baten hotsa entzuten da.)
gizona: Ni ere hil egin naizela. Horixe da esan behar nizun hirugarren gauza. Oraintxe gogorarazi didazu.
emakumea: Eguzkiak itsutu bezain pronto, aitzurrak goitik behera egin du eta kolpe batean akabatu du. (Pausa) Nork egingo du negar beragatik?