Zorretan
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Azaleko irudia: Santos Bregaņa
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
148 orrialde
978-84-19570-43-7
Agurtzane Intxaurraga
1966, Orozko
 
2020, antzerkia
 

 

17. eszena: Zaindu

 

(amak jantzia eta gorbata erdian ipini ondoren azken loreak jaurtiko ditu lurrera. emakumea eta gizona zeremoniatsu, hiletarako prestatzen hasi dira.)

 

gizona (off): Ondo jarri dut?

emakumea (off): Utzi ikusten.

gizona (off): Guapo nago?

emakumea (off): Oso guapo. Ezkondu nahi duzu nirekin?

gizona (off): Pijaman?

emakumea (off): Faltan botako zaitut. Zuri, amari ez bezala, dena kontatzen nizun, edo ia dena.

gizona (off): Segi egiten. Belarri fina daukat, badakizu.

emakumea (off): Kuxkuxero halakoa. Portzierto, ez dizut pijama emango.

gizona (off): A, ez? Besterik ez neukan.

emakumea (off): Niretzat gordeko dut gauetan janzteko. Zu ondoan izatea izango da.

gizona (off): Azala azalaren kontra.

emakumea (off): Ohitu egin beharko duzu ni gabe bizitzen, e?

gizona (off): Prest?

emakumea (off): Minutu bat. Emadazu minutu bat gehiago.

gizona (off): Zain egongo naiz.

 

(gizona eta emakumea eskutik helduta publikoaren aurrean daude. gizonak, begiradarekin, agur esango dio emakumeari eta, eskutik askatu ondoren, alde egingo du. Ondoren, amak haren tokia hartu eta emakumeari eskutik helduko dio.)

 

emakumea: Ama...

ama: Zer, Lore?

emakumea: Ama, gutxitan esaten ditugu benetan pentsatzen ditugun gauzak. (Pausa) Ez dizut etxeko giltzarik emango. Ez genuke asmatuko.

 

(amak irri egingo dio onartzen duela esanez. emakumeak laguntza-medailoia atera eta bere baimenarekin amari lepoan jarriko dio. ama badoa.)

 

emakumea (mikrotik): Zaintza izango da nire zorra.

 

(emakumeak kutxa buru gainetik jarrita kutxaz burua estaliz, dantzan bukatuko du, alai.)