Zorretan
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Azaleko irudia: Santos Bregaņa
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
148 orrialde
978-84-19570-43-7
Agurtzane Intxaurraga
1966, Orozko
 
2020, antzerkia
 

 

HITZAK

 

 

 

Pertsonaiak

 

emakumea 1: 24 urte inguru. Ezkondu berria da gizonarekin. Zoriontsu da bere egoera berrian.

emakumea 2: 40 urte inguru. Aspaldi ezkondu zen. Bere bikote harremana egunetik egunera okertuz joan da. Tratu txarrak jasaten ditu bere senarrarengandik, baina ez dio sekula eskua gainean jarri. 9 urteko ume baten ama da.

emakumea 3: 65 urte inguru. Mundu paralelo batean bizi da, umearekin.

emakumea 4 eta panpina-manipulatzailea: Adinik gabea. Beltzez jantzita. Tratu txarrak jaso dituzten emakume guztien itzala da. Panpina manipulatzeaz gain, ahotsa ematen dio.

gizona: 45 urte inguru. Edozein gizon. Itxuraz maitekorra.

 

 

Dramaturgia proposamena

 

        Antzerki testu honek izatez emakume bakarra du, protagonista hirutan banatuta, bere bizitzako hiru arotan, alegia: gizona ezagutu eta harekin maitemintzen denean; emakumea dagoeneko bederatzi urteko umearen ama denean eta gizonaren jarrera eta hitz erasotzaileekin lotuta eta harrapatuta sentitzen denean; azkenik, emakumea nagusia denean eta libre sentitzen denean.

        Bestalde, emakumea 1ek ez daki besteak bera direnik. emakumea 2k, aldiz, badaki emakumea 1 bera izan dela, baina ez daki, ordea, emakumea 3 bera izango denik. Azkenik, emakumea 3k badaki beste biak bera izan direla.

        Aldiz, gizonaren papera aktore bakarrak jokatuko du, bikote harremanaren bizitzako hiru aroetara aldiro egokituz.

 

 

Espazioa minimala eta kontzeptuala

 

        Aurrean, ezker aldean, plataforma borobila, 15 zentimetro inguruko altuerarekin eta 2,20ko diametroarekin. Honen atzean, fondoan, hiru alturako tarima, 2,80 metroko zabalerarekin. Atzean ere hiru aulki, eta batzuetan sukaldeko mahai zuria.

 

 

Oharrak

 

        Pertsonaia guztiak obra guztian zehar oholtzan daude, espazio ezberdinetan.

        Sarri eszenak aldi berean gertatuko dira. Horretarako argien dramaturgia ezinbestekoa izango da, denboran eta espazioan bidaiatzeko.

        emakumea 4 oholtzan izango da, batzuetan plataforma borobilaren ondoan eserita eta behar denetan hari eraginez, edo beste barik, gertatzen den horren lekuko isila izanda.

 

 

 

Hitzak antzezlanaren estreinaldia 2012ko azaroaren 23an izan zen, Donostiako Antzoki Zaharrean.

 

 

Fitxa artistikoa

 

Egilea: Agurtzane Intxaurraga.

Antzezleak:

        Emakumea 1: Ane Pikaza.

        Emakumea 2: Ainhoa Aierbe / Itziar Ituņo.

        Emakumea 3: Klara Badiola.

        Emakumea 4: Agurtzane Intxaurraga.

Gizona: Javier Barandiaran.

Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga.

Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola.

Musika originala: Fran Lasuen.

Argiak: Xabier Lozano.

Jantziak: Azegiņe Urigoitia.

Espazio eszenikoa: Miren Intxaurraga.

Soinu espazioa: Fran Lasuen, Agurtzane Intxaurraga.

Ume-panpinaren errealizazioa: Javi Tirado.

Diseinu grafikoa: Laia.

Eszenografia errealizazioa: Eskenitek.

Grabazio estudioa: Balea Musika Ideiak.

Talde teknikoa: Eragin Stac.

Administrazioa: Olite Juaristi.

Produkzioa: Hika.

Banaketa: Goiatz Aduriz.