Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
ZORRETAN
Nire buruari galdetzen diot zer egingo dudan eman ez dizkizudan besarkaden aurrean. Esan ez dizkizudan hitzen aurrean. Nire buruari galdetzen diot ea badudan maitasun-zorrik zurekin. Eta horrela bada, nola ordaindu?
Laura Aparicio, La última función de Silvia K.
Nola gorde errautsa kolkoan?
Ez dago metodorik.
Bakar-lurrean eustea soilik,
faltan dugun zer horretan pentsatu gabe.
Bizitzak guretzako planik ez duela onartzea.
Miren Agur Meabe, Nola gorde errautsa kolkoan
Zorretan antzezlana 2024ko urriaren 25ean estreinatu zen, Donostiako Egia kultur etxean.
Lantaldea
Egilea eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga.
Interpreteak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Javier Barandiaran.
Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola.
Espazio eszenikoaren diseinua: Agurtzane Intxaurraga, Xabi Mujika eta Ikerne Giménez.
Kanpo begirada (jantzitegia eta eszenografia): Ikerne Giménez.
Soinuaren diseinua: Haritz Lete eta Agurtzane Intxaurraga.
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano.
Diseinu grafikoa: Santos Bregaña.
Eszenografiaren egilea: Raúl Arraiza.
Jantzien konponketak: Nati Ortiz de Zarate / kkum Inma Gómez.
Grabazio estudioa: Lera estudioa.
Promozio bideoak: Ugaitz Albisu eta Acrónica Producciones.
Argazkiak: Asier Corera eta Renata L. Etanwoski.
Teknika arduraduna: David Bernués.
Talde teknikoa: Acrónica Producciones.
Administrazioa: Asun Etxeberria.
Komunikazioa: Nagore Martínez.
Ekoizpen exekutiboa: Hika Teatroa.
Banaketa Euskal Herrian: Nagore Martínez.
Espazioa
Proposamena:
Ikuskizuna bi espaziotan gertatzen da: batetik, emakumearen eta gizonaren etxean, eta bestetik, amaren etxean. Egileak biak espazio eszeniko berean garatzea proposatzen du. Biak aldi berean.
Atrezzoa:
Eszenatokiaren ezkerraldean, bertikalean, bi goma arrosa ageri dira. Haietatik zintzilik mikrofono bat eta musika entzuteko kasko batzuk. Eszenatokiaren eskuinaldean bi aulki berde, altuak. Haietatik gertu, zintzilika beste goma arrosa bat beste mikro batekin. Pixka bat atzerago, azken goma arrosak laurogeiko hamarkadako telefono bat darama zintzilik.
Eskuinean, eszenatokiaren erditik atzeraka, tamaina ezberdinetako kartoizko kutxak. Erdian, oholtzaren atzeko aldean, sofa berde bat, modernoa, gurpilekin.
Pertsonaiak
emakumea: Lore, 45 urte, kardua bihurtzeko beldurrez bizi den lorea.
gizona: Jon, 50 urte, zippo metxeroa, tapa jarri bitartean itzaltzen ez den sua.
ama: 75 urte, ulu egiten duen lorezaina.
gizon narratzailea: aktore bera izan arren, kasu hauetan narratzaile rola hartuko du.
Soinu espazioa
Egileak proposatzen du elkarrizketak offean direnean girotuta joatea, bakoitzari dagozkion fondoko hotsekin eta soinuekin.