Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
14. eszena
(umea eta emakumea 2 sukaldeko mahaiaren inguruan daude. umeak ariketa liburua du aurrean, baina biak jolasean ari dira, lehena kilimak egiten eta bigarrena barre algara gorde nahian. Ondo pasatzen ari dira.)
emakumea 2: Ea, Antton, kontzentratu. Bihar azterketa duzu.
umea: Eta etzi oporrak!!
emakumea 2: Bai... pozik zaude, ezta?
umea: Oso.
emakumea 2: Tira... zatiketa hori ez dago ondo...
umea: Triste zaude, ama?
emakumea 2: Ez! Zergatik esaten didazu hori?
umea: Ez garelako Kanarietara joango. Bai, triste zaude.
emakumea 2: Zu, lasai, ttiki. Bartzelonan ere primeran pasako dugu.
umea: Zuk ez. Zuk ez duzu joan nahi.
emakumea 2: Baietz ba! Benetan. Ni ere irrikaz nago joateko. Zuekin banago berdin zait nora joan.
umea: Aitak esan dit... Montmelora eramango gaituela Formula 1eko karrera ikustera.
emakumea 2: Zein ondo! (Ilean laztanduz) Tira, baina hori baino lehen azterketa egin behar duzu bihar.
umea: Bai, ama.