Zorretan
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Azaleko irudia: Santos Bregaņa
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
148 orrialde
978-84-19570-43-7
Agurtzane Intxaurraga
1966, Orozko
 
2020, antzerkia
 

 

15. eszena

 

(Sukaldeko mahaiaren inguruan eserita.)

 

emakumea 3: Zer, Antton? Non duzu burua?

umea: Oporretan. Azkenean ez ginen joan. Ez behintzat zuk nahi zenuen tokira.

emakumea 3: Kanariak…

umea: Politak al dira?

emakumea 3: Joango al gara?

umea: Nora?

emakumea 3: Nora ba? Kanarietara, oraintxe bertan! Orain dena dugu posible, bihotza!

 

(umeak kilimak egingo dizkio emakumea 3ri eta barrez bukatuko dute biak.)

 

umea (barrez): Erotuta zaude!!!

emakumea 3: Zeharo erotuta.

 

(emakumea 2 ondoan dago, irakurtzen.)

 

emakumea 2: Zer, Antton? Orain ere bakarrik hizketan?