Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Hitzei zor, zauriei gor.
Isil-gordeek gorputz hartu zutenekoa, Iratxe Retolaza
1. eszena: Amaren etxea
(Teloia ireki eta eszenatokiaren ezkerraldean emakumea ageri da. Giro onirikoa. Musika entzuteko kaskoak jantzita ditu, entzuten ari den hori gustukoa duela nabari da. Bere mugimenduak askeak eta handiak dira. Kamera geldoan bezala mugitzen da. Bitartean offa entzungo dugu.)
emakumea (off): Begiak itxi eta nire espazioa imajinatzen dut. Nire lurra, nik bertan izan nahi dudanarekin. Ez dakit non dagoen baina ikusten dudana atsegin dut. Atsegin dut sentitzen dudana, darion hezetasun usainarekin. Atsegin dut haren kolore iluna. Leihorik gabe. Zer dago bertan? Nolakoa da? Azal lodidun satorrak ari dira batetik bestera zuloak egiten. Zu haietako beste bat zara orain. Ez utzi amari bertara sartzen.