Zorretan
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Azaleko irudia: Santos Bregaņa
Diseinua: Metrokoadroka
2025, antzerkia
148 orrialde
978-84-19570-43-7
Agurtzane Intxaurraga
1966, Orozko
 
2020, antzerkia
 

 

13. eszena

 

gizona (gozo): Nahikoa da. Utziozu negar egiteari... urduri jartzen nauzu.

emakumea 1: Hauxe baino ezin diot eskaini: malkotan doan maitasuna.

gizona: Etxean geratu besterik ez zeneukan, baina ez... Lana, eta lanetik amarengana eta amarenetik, oposizio madarikatuak… ezin geldirik egon, batetik bestera beti... zer nahi zenuen? Izugarri azkarra zarela uste duzu eta axolagabe bat zara!

emakumea 1: Ez esan hori! Ume hori nahi nuen, beste ezer baino gehiago nahi nuen.

gizona: Neuk ere bai, neuk ere bai... Jode!

 

(gizona eta emakumea 1 besarkada baten biltzen dira.)

 

emakumea 1: Zergatik ez dituzu egun batzuk jai hartzen? Goazen norabait egun batzuk pasatzera. On egingo digu bioi.