Lurrez estali
Lurrez estali
Ximun Fuchs
Azaleko irudia: Oier Zuņiga
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
104 orrialde
978-84-19570-34-5
Ximun Fuchs
1974, Larzabale
 
 

 

16. Gutun ziurtatuak

 

 

(postaria etxetik ateratzen da, mozkor samar.)

 

postaria: Ez duk posible. Xikanatu duk. Ez haiz leiala izan.

 

beņat: Gutunak.

 

postaria: Banoa, banoa.

 

(Gutunak irakurtzen ditu, ahal bezala.)

 

postaria: A. Aha. Ados. Uf... Ebe. Ai, ai, ai. Ostia. Bai, bon ados. A... A... Pfff.

 

beņat: Hainbesterako duk?

 

postaria: Bai. Labur egiteko: zorrak ez badituk kitatzen etxaldea sesitzen ditek eta enkanteetan salduko. Kabalak ez dituk berriz ikusiko dena arranjatu arte eta egun bakoitz 2.500 € pagatu beharko duk kabalen loa eta bazka ordaintzeko.

 

beņat: Ez duk ene eguna.

 

postaria: Banoak, berantean nauk. Psikologoa. Baduk xingomarik?

 

(beņatek paketea ematen dio. postariak autoa hartzen du, eta berehala arroilan sartzen.)

 

(paxkalin agertzen da, kezkatua.)

 

beņat: Ez dun deus, abian naun. Postaria dun.

 

postaria (off): Puta... Rekoņo! Beņat!

 

(beņat bere laguntzera badoa.)