Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Ez du esplikazio handirik behar, Gaizka Sarasola
1. Ehorzketa, arratsaldeko eguzkipean
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Ez du esplikazio handirik behar, Gaizka Sarasola
1. Ehorzketa, arratsaldeko eguzkipean
2. Arratsalde bukaera, autobusa etorri da
(aņa —beņaten arreba—, iban eta patxi —aņaren senarra eta semea— heldu dira, azkenean. Maleta erraldoiak, izerdiz blai. iban eta patxi jartzen dira xoko batean. aņa sutan da.)
aņa: Zinez, Patxi, ez haut eskertzen. Zinez-zinez. Autoa Hazparneko festetan ez bahu xintxikatu, tenorez izango gintuan ehorzketarako eta ez gintuan gameluen gisan helduko etxaldera. So egin ezak zer tenorez den! So egin ezak! Hiru ordu berantean! Milesker!
(patxik bere burua uzten du erortzera, bere ama ezin du soportatu.)
patxi: Deusetaz, ama. Plazer bat izan da. Ni, beti laguntzeko prest.
aņa: Kenduko deat trufan aritzeko gogoa, jakizak.
patxi: Beldur naiz biziki. Dardarka ari naiz, so egin.
Posible banu, lurpean kukutuko nintzake. Hara, xixare bat naiz, ama. Ahantz nazazu. Bakea. Aio.
aņa: Baina futitzen haiz? Ez zaik axola lagunekin mozkortzerakoan aita-amen altxortegia arroilan funditzea?
patxi: A, ez, ama. Bat, ez nuen nik gidatzen istripua gertatu zenean, zangoa zauritu nuen futbolean, oroitarazten dizut; eta bi, ez da ene falta autobus zerbitzua turistentzat bakarrik pentsatua baldin bada. Aski duzu zure lagun hautetsiekin hobekiago antolatzea zuen batzarretan. Ele gutxiago, ekintza gehiago. Bim, bam.
(iban saiatzen da giroa kalmatzen.)
iban: U! Ze usain gozoa! Sentitzen duzue? Zenbat mende honat jin gabe?
patxi: Hor, sentitzen dut uda biziki luzea izango dela...
(Isilunea.)
iban: Sinesgaitza da. Zenbat euri egin duen, gelditu gabe, ez? Nik uste, horretarako Euskal Herria hain berdea da...
patxi: Serioski, aita? Eguraldiaz ariko gira orain? Gaur bero egiten du, eta bihar euria, ze gauza eta holako?
(aņa ibanengana hurbiltzen da eta lurrean den harri bat hartzen du.)
aņa: Higatzen nik. Zinez, erraiok zerbait edo harri horrekin, hemen bertan, suizidatzen nauk.
(ibanek besoko mahungak igotzen ditu.)
iban: Patxi!
patxi: Aita!
iban: Ixo!
patxi: Ados!
iban: Oroitarazteko bakarrik: baserrira etorrarazi haugu lurra berriz zapal dezaan. Eskolan gaizki habil —gaizki ez, ondokoa— bestaz besta ibiltzen haiz eta... ezer ez gehiago. Espero diat errealitatearekin birkokatuko haizela, eta ulertuko duala badela ardura eta erantzukizun bat munduan. Eta bizitzan. Gizondu behar haiz!
patxi: Zer da hau, maskulinitate toxikoaren saiakera desesperatu bat?
(Garagardo bat eskuan, beņat sartzen da. Kontent da bere iloba ikustea.)
beņat: Zertan ari haiz, Patxi? Gurasoak torturatzen?
patxi: Saiatzen naiz, otto, baina abilegia naiz. Nire ahuleziaz baliatzen dira.
(beņatek bere arrebari musu bat ematen dio.)
beņat: Zer? Berantean?
aņa: Ni ere kontent nauk hire ikustea.
(beņatek eskua luzatzen du ibani.)
beņat: Koinata...
iban: Ongi?
beņat: Akitua. Zer nahi duk, lanean ari direnen patua. Ezin duk ulertu.
iban: Biera bat eskuan jada?
(beņatek irri egiten du. patxiri potta egiten dio espalda astinduz.)
beņat: Non duk arreba?
patxi: Londresen.
beņat: A, bai, egia, Londresen. Antzerki eskolan!
patxi: Egiazko ikasketak egiten. Ez bere neba hastiala bezala. Antzerki eskola famatu batean gainera. Ni zirriborroa, arreba goi mailako obra.
aņa: Segi, segi, “kalimero”, bide batez erraiok ottori ikasketak abandonatu nahi dituala. Hau duk azken berria, Beņat.
beņat: A, ontsa. Proiekturik badea bederen?
aņa: Lurrik gabeko artzain...
iban: Zauritzen ez baduk lehen egunetik, esperantza bada.
patxi: Badakizu, otto, aitaren egiazko jitea ez dela irakasle? Izatez komiko bat da. Pena da bere ikasleentzat, zeren sufritzen baitute ikaragarri klasean. Pentsa, komiko frustratu batekin egunero, gaixo haurrak...
iban: Zirtolari aparta! Aitaren semea hi... Aita-amen dirutik bizi eta garbigailua martxan ezartzeko arranpa lotzen zauk besoan, baina artzaingoa salbatuko duk, hitzez bederen! Otsoak! Hartzak! Kasu! Patxi heldu da!
aņa: Fini duzue? Xuriketak eginak?
patxi: Ez arras, nik bizpahiru gauza gehitu nahi nituzke...
aņa: Ixo. Igandeko iraultzaileek erakutsi dute beraien kukurusta eta orain prestuki sartuko dira bakantzen espirituan, bai? Bakea. Cool. Eman potta.
(ibanek semea hartzen du besoetan.)
iban: Ikaragarri ontsa pasako diagu.
patxi: Berantetsia dut biziki.
(Irri batekin, beņatek botak ezartzen ditu.)
beņat: Pentzera noa, zuek sartu trankil, pausa zaitezte. Hozkailuan bada zer jan, oheak ez ditut eginak, baina mihiseak betiko armairuan izango dira.
(beņat traktorean jartzen da. aņa hurbiltzen zaio.)
aņa: Beņat, hago. Non duk gereziondoa? Ez diat ikusi etortzean...
beņat: Gereziondoa? Uf... Aspaldi ez haizela etorri... Lau urte bederen moztua izan zela, ekaitzak kiskali zinan. Gehiagotan etorri bahintz...
(beņatek traktorea pizten du. patxi hurbiltzen da, korrika.)
patxi: Etortzen ahal naiz zurekin?
beņat: Baietz ba. Haugi.
patxi (ahapeka): Airea behar dut...
(patxi eta beņat badoaz, traktorez. Bidean, beņatek azken probokazio bat luzatzen dio aņari:)
beņat: Badakin zer erran nahi duen “Gora Euskadi askatuta”, Aņa? Erran nahi din duintasuna! Erraien hire lagun hautetsiei, ahaztua luketen nostalgiaren gereziondoan!