Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Ez du esplikazio handirik behar, Gaizka Sarasola
1. Ehorzketa, arratsaldeko eguzkipean
2. Arratsalde bukaera, autobusa etorri da
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Ez du esplikazio handirik behar, Gaizka Sarasola
1. Ehorzketa, arratsaldeko eguzkipean
2. Arratsalde bukaera, autobusa etorri da
LURREZ ESTALI
Lurrez estali 2024ko maiatzaren 31n estreinatu zen, Izurako Latsaga jauregian.
Lantaldea:
Zuzendaritza eta idazkera: Ximun Fuchs.
Zuzendari laguntza: Philippe Ducou.
Antzezleak: Ramon Agirre, Amaia Arbeletche, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Ximun Fuchs, Xumai Gorostiaga, Arantxa Hirigoyen, Maitexa Iriarte, Jean Marie Irigoin, Miren Tirapu, Iņaki Ziarrusta, Oier Zuņiga eta Latsagako zaldiak.
Eszenografia: Latsagako jauregia.
Jantziak: Iasone Parada.
Argiztapen diseinua eta teknika: David Bernues, Iņaki Ziarrusta.
Soinu diseinua: Philippe Barandiaran.
Bideo sorkuntza eta argazkiak: Eņaut Castagnet.
Diseinu grafikoa: Oier Zuņiga.
Ekoizpena: Iasone Parada, Argi Perurena.
Bitartekaritza: Arantxa Hirigoyen.
Kanpo begirada: Ander Lipus.
Pertsonaiak:
beņat: Baserriko seme gehiena. Laboraria, alarguna, zorretan baina denari heltzen saiatzen.
maitexa: Beņaten emaztea zena, baserria eramaten zuen minbiziak harrapatu aitzin. Mamu baten moduan, hor da, gau oro, zaldi gainean, heldu den ekaitzari so.
aņa: Baserriko bigarrena. Goi mailako estudioak egin ditu, Baionako unibertsitatean irakasle. Hautetsia da.
iban: Aņaren senarra. Errienta, hiritarra errotik. Ez da laketzen baserrian, eta beharturik joaten da familia bazkarietara. Erabat zinikoa, frustrazioaren ohiko gordelekua.
patxi: Aņa eta Ibanen semea. Ukazioan, bere historia ulertu nahian eta gurasoekin hausturan. Kontrako bidea egin nahian, jakin gabe, lurrik gabeko laborari izateko gogoekin dabil.
paxkalin: Baserriko hirugarrena. Gazte ederra. Alferrarena egiten, belarzale amorratua, jarrera punki xamarra. Idazlea da, baina ez da irakurria. Noiztenka bertsoz mintzo da.
petri: Baserriko aita. Zaharminak joa, dementzia puntu askorekin, biziaren azken hatsari lotua.
janbattitt: Auzoko baserriko semea. Maizter familia batetik heldu, pixkanaka bailarako baserriak berrerosten saiatzen dena, herriko jauna bilakatzeko asmoz.
elena eta ekhi: Auzoko berriak. COVIDaz geroztik baserrian instalatuak. Auzoko lanak egiten lagundu nahian.
edurne: Beraien alaba. Gurasoen aurkakoa, absolututasun baten bila. Hasiera batean oldarkor soil gisa agertu arren, pixkanaka funtsezko erronkak planteatuko ditu.
postaria: Moda zaharrekoa, mozkor galanta eta herriko semea.
polizia
herriko jendea