Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Ez du esplikazio handirik behar, Gaizka Sarasola
1. Ehorzketa, arratsaldeko eguzkipean
2. Arratsalde bukaera, autobusa etorri da
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Ez du esplikazio handirik behar, Gaizka Sarasola
1. Ehorzketa, arratsaldeko eguzkipean
2. Arratsalde bukaera, autobusa etorri da
5. Gaueko ametsa
(Gaua da. Ametsetan, beņatek bere emaztea ikusten du, zaldi gainean da. maitexa beņaten inguruan ibiltzen da, zerbait erran nahian edo.)
beņat: Maitexa... Faltan haut, badakin? Noiz etorriko haiz berriz etxera? Badakin etxaldea aldatzen ari dela biziki? Ni ere, aldatzen naun... Behiak baditinat orain eta ez dinat ongarri kimikorik erabiltzen gehiago. Pozoinik ez, inon! Fini dun hori. Ez haiz minduko berriz. Faltan haut. Ahal banu gibel egin... Ahal banu gibel egin...
Ene falta dun, bazakinat. Hauskorra hintzen eta banekinan, eta halere segitu dinat astoa bezala, otsoak entzuten eta pozoina hedatzen... Hire lekua hartzen ahal banu, hire lekua hartzen ahal banu... Maitexa? Orain dena aldatu dun, aldatu naun. Itzul hadi lainoen artetik, maitia. Hi gabe ezingo dinat, ez dinat indarrik gehiago. Egon enekin, ez joan... Maitexa...
(maitexa urruntzen da, zaldiaren gainean beti, eguzkiaren lehen izpiek haizaturik. beņat lo da, izkina batean, botila bat eskutan.)