Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Ez du esplikazio handirik behar, Gaizka Sarasola
1. Ehorzketa, arratsaldeko eguzkipean
2. Arratsalde bukaera, autobusa etorri da
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Ez du esplikazio handirik behar, Gaizka Sarasola
1. Ehorzketa, arratsaldeko eguzkipean
2. Arratsalde bukaera, autobusa etorri da
7. Zaharrak berri
(Urrunean tutak entzuten dira eta gurpilen soinua harrixken gainean. postaria heldu da. beņat izkina batean jarririk ikusten du. Gutun pare bat ekartzen dizkio.)
postaria: Eguerdi on.
beņat: Baita hiri ere parte on. Biera bat nahi duk?
(beņat altxatzen da eta sukaldera doa. Bidean postariak luzatutako gutunak hartzen ditu eta doi-doia begiratzen ditu bazter batean utzi aitzin.)
postaria: Ez, milesker! Ez diat ezer edan nahi, ez diat gidabaimena berriz galdu nahi. Ez nikek etxeen itzulia bizikletaz egin nahi ere.
beņat (sukaldetik, off): Ura?
postaria: Ados!
beņat (sukaldetik, off): Ricarrarekin gustua emateko?
postaria: Doi-doia!
(beņatek basoa luzatzen dio eta biak jartzen dira.)
beņat: Nola haiz?
(postariak malkoa xukatzen du masailean.)
postaria: Ahal bezala. Ekografian susmatzen zutena konfirmatu ditek. Haurrak ez dik besorik.
beņat: Besorik gabe? Ez duk posible... Zer erran ditek?
postaria: Galdegin zidatek ea kokaina hartzen nuen.
beņat: Espres ari haiz...
postaria: Normalean kokainazaleen haurrek ukaiten ditiztek holako malformazioak...
beņat: Orduan nondik heldu duk?
postaria: Pozoina iduriz. Lurretan hedatzen diren pozoinak.. Malformazio klusterrak ba omen dituk orain ongarri kimikoengatik. Nahi ala ez, denak pozoinatuak gaituk...
(postariak ricarra kolpez edaten du eta paretaren kontra negarrez hasten da. beņat badoa basoa berriz betetzera.)
beņat: Ez duk posible... Entzuna nian pestizidak pixatik ateratzen zitzaizkigula dener, baina hau... Uren analisietan ikusten ditek. Puxiken sangria, hortik heldu omen duk. Hala hil zitzaidaan emaztea... Rundeupa. Gerletatik etortzen duk omen. Obusetan, nitritoa bazuan franko. Gerlak anitz egin dik laborantzarendako. “Agent orange”, hortik heldu duk. Gerlatik.
postaria: Hau arrapixkolatzeko erraiten badidak, ez duk arras kausitu...
beņat: Barka ezak... (Edaten dute) Laguntzarik baduzue? Norbait ikusten duzue?
postaria: Bai. Emazteak ez zian nahi baina... Hura, azkarra duk, sobera agian. Baina psikologoa etorraraztea onartu dik azkenean. Total, enetako heldu duk: etorri orduko negarrez hasten nauk. Automatikoa duk. Ze...ttula ni, gaizo inutila. Beldur nauk emaztea ez zautan lehertuko azkenean...
(beņatek beste ricarra zerbitzatzen du.)
beņat: Eta emazteak zer ziok?
postaria: Asea duk nitaz. Erraiten zidak: “Lasai, ez nuxu xu baino lehenago hilen. Eta medikuek erraiten badi’axie laster hilko nizala, ba orduan balkoitik botako xitut lehenago. Orduan bakea, otoi!”.
beņat: A, bai. Indartsua duk biziki.
(postariak ordularia begiratzen du.)
postaria: Puta, psikologoa! Berantean nauk...
(postaria badoa bere ahoko hatsa usainduz. Berriz badoa beņatengana.)
postaria: Nola diat hatsa? Kirats handia?
(beņatek usaindu eta xingoma paketa ateratzen du poltsatik.)
beņat: Ez duk hainbesterako baina har hizkik hiruzpalau inkasean. Heldu den astean ikusten gaituk?
postaria: Nun?
beņat: Ehizan! Nun ba? Basurde ehizaldian.
postaria: Uf... Ez zakiat. Erdia arrunt faxista duk hor.
beņat: Eta beste erdia abertzalea. Zer inporta dik? Airea hartzen diagu, eta hara. On egingo dauk. Hail, hail, berantean haiz.
(beņat etxera sartzen da. postariak hartzen ditu 7/8 xingoma eta, malko bat begian, badoa. Eskuarekin aņa eta paxkalin agurtzen ditu, ezin da mintzatu, ahoa sutan du.)