Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Ez du esplikazio handirik behar, Gaizka Sarasola
1. Ehorzketa, arratsaldeko eguzkipean
2. Arratsalde bukaera, autobusa etorri da
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
Ez du esplikazio handirik behar, Gaizka Sarasola
1. Ehorzketa, arratsaldeko eguzkipean
2. Arratsalde bukaera, autobusa etorri da
Antzerki herrikoiari fidel, nortasun ageriko pertsonaiak marrazten dizkigu Ximun Fuchsek, irakurlearen begietara berehalakoan identifikagarriak, eta beraien arteko jokoan sortuko ditu umorerako paradak, baina baita hunkipenak estutzerainoko momentuak ere. Ez du distantzia batetik idazten ordea. Berak sortutako pertsonaiekin barre eginen dugu, edo negar, baina idazlea ez da beraiez trufatzen, eta ez du beraiekin errukirik adierazten. Auzokoak ditu azken finean; bera ere sentitzen da haien parte. Horrek egiten du antzerki hau hain egiazkoa.
Laborantzari buruzko antzezlan bat da Lurrez estali; laborantzan jarduten dutenen zailtasun eta arazoak plazara ateratzen dituena. Garai bateko antzerkiaren oihartzunak, gure garaietara ekarriak. Konplexurik gabe. Beti erakutsi izan duen atrebentziaren gainetik, premisa argi bat duelako Axut!ek. Badakite zeinentzat eta zertarako egin nahi duten antzerkia.