2074
2074
Pablo Barrio
Azaleko irudia: Maite Caballero
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-23-9
Pablo Barrio
1958, Agurain
 
2074
Pablo Barrio
Azaleko irudia: Maite Caballero
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-23-9
aurkibidea
 

 

12.

 

      (alazne gaztea santirengana hurbildu eta galdezka hasi zaio, jakin nahian.)     

 

alazne: Aizu, Santi, zuek zaharragoak zaretela… geurea, mundua…

 

santi: Mundua? Ez da ez-mundua, ala?

 

alazne: Badakit lehen ere galdetu dudala agian, baina… ez da beti horrela izan, ezta?

 

santi: Horrela ez izatea amesten genuen, hori esan dezaket behintzat. Beste mundu bat eramaten genuen bihotzean eta buruan.

 

alazne: Amesten bai, baina fruiturik… (Kantuan) “Nadie puede abrir semillas, en el corazón del Sueño…”. Ametsaren bihotzean haziak sortzerik ez badago, ezin fruiturik eman, ezta? (Isilunea) Zuek beste mundu bat ezagutu duzue, ez?

 

santi: Guk? Eta zuk? Fruitua ezagutzen duenak ez al du jadanik hazia ezagutzen?

 

alazne: Oraingo mundua ez-mundua dela ez al duzu oraintxe esan?

 

santi: Orduan, oraingo ez-mundua aurreko ez-mundu berbera dela esan behar dizut?

 

alazne: Zuk jakin beharko zenuke, ezta? Azkenean, hazia ezagutzen duenak ez al du jadanik fruitua ezagutzen?           

 

santi: Aurreko hura ezagututa, eskubidea genuen oraingo hau ez ezagutzeko? Beldurra diot erantzuteari.

 

alazne: Nolako panderoa, halako dantza azkenean, ezta? Ala noizbait ez da horrela izan?

 

abuela: Dantza esan duzue? Hori! Hori...! Dantza! Dantza eta jaia! Dultzemeneo eta jaleo! Bidean galduta baino ez gaude, maiteak! Ez hiltzeko zorian!

 

alazne: Esan, Santi, nolakoa zen amesten zenuen mundu hori?

 

santi: Nire garaian? Zu bezalako gazte nintzenekoan? (Kantuan)     

            “Batek gose diraueno

            ez gara gu asetuko

            bat inon loturik deino           

            ez gara libre izango.

            Bakoitzak urraturik berea

            denon artean geurea

            etengabe gabiltza zabaltzen

            gizatasunari bidea…”.