2074
2074
Pablo Barrio
Azaleko irudia: Maite Caballero
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-23-9
Pablo Barrio
1958, Agurain
 
2074
Pablo Barrio
Azaleko irudia: Maite Caballero
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-23-9
aurkibidea
 

 

10.

 

(Besteak kanpamentua muntatu bitartean bere baitan bilduta egon da alazne gaztea.)

 

alazne (esnatuz, nolabait): Orduan, Abuelaren ezkontza gogoratzeko ere eskubiderik ez dugu?

ailem: Gaixoa zu, eskubideren bat al dugu akaso? Eskubide erdiren bat? Eskubide laurdenen…?

 

alpontso (moztuz): Nola eskubideren bat al dugun? Eskubide guztiak ditugu! Ala ez ditugu eskubide guztiak? Eskubide guztiak ditugu, nik uste. Ala ez?

 

ailem: Eskubide guztiak ditugula?

 

alpontso: Eskubide guztiak ditugula esango nuke. Esaterik badaukat, behintzat.

 

santi: Dirua ez dugu baina, Zerbitzariari ez diozue entzun? Dirua ez dugula kontuan.

 

alpontso: Nola dirua ez dugula kontuan? Kontuan, dirua kontuan dugu. Kontua da dirurik ez dugula kontuan. Ulertzen didazue, ezta?

 

santi: Bada, zer esaten nuen nik? Horixe, ez dugula kontuan!

 

alpontso: Bada, zer esaten nuen nik? Horixe! Eskubide guzti-guztien jabe garela, ala ez?

 

santi: Dirurik ez dugu, baina. Ala dirua dugu eskubideak eduki ahal izateko?

 

alpontso: Berdin da hori, baina eskubide guztiak ditugu. Araua hori da, nik uste, eskubide guztiak ditugula. Ala araua ez al da hori?

 

santi: Araua ez al da dena salerosten dela, dena dela merkantzia, eskubideak ere bai? Ala araua ez da hori?

 

ailem: Ea, Alpontso, datuak… Saldorik ba al dugu gure kontuan?

 

alpontso: Ez…

 

santi: Bada, orduan, ez jazbanik ezta dultzemeneorik mandioan. Ala jazbana dugu?

 

ailem: Dirurik ez… eskubiderik ez. Korporazio Nagusiak esana…

 

santi: Hori datua da, nik uste. Ala patua da?

 

ailem: Ala datua eta patua?

 

alpontso: Zertan ari zarete? Bertso bat egiteko oinak ematen?

 

      (Isilunea.)     

 

alazne: Aizue, gaztetxoa naiz, mundua… horrela izan da beti?

 

santi: Ea mundua ez-mundua izan den beti?

 

alpontso: Hau bero sapa… Ez duzue nire abanikoa ikusi kasualitatez?

 

abuela: Baina kantatu dezakegu, ezta? Kantua gurea da oraindik, ezta? Gure baitan daukagu, ez diogu inori erosi behar. Ala gure baitakoa ere galdu dugu honezkero? Gure baitakoa ere saldu dugu? Ez, ezta? Ala bai?

 

(Trasteen artean topatutako bi makila moduko eskuetan, txalapartaren erritmoan jotzeari ekiten dio txaldatxur zaharrak. Besteek, lurrean, izterretan, bularrean edo bakoitzak ondoan duenaren kontra eskuekin joz erritmoari jarraitzen diote.)

 

abuela (kantuan):

            “Y si el Sueño finge muros

            en la llanura del Tiempo

            en la llanura del Tiempo.

            El Tiempo le hace creer

            que nace en aquel momento

            que nace en aquel momento…”[1].

 

 

 

[1] Federico Garcia Lorcaren Así que pasen cinco años antzezlanaren 3. ekitaldian agertzen den poematik.