2074
2074
Pablo Barrio
Azaleko irudia: Maite Caballero
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-23-9
Pablo Barrio
1958, Agurain
 
2074
Pablo Barrio
Azaleko irudia: Maite Caballero
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
102 orrialde
978-84-19570-23-9
aurkibidea
 

 

2074

 

 

PERTSONAIAK

 

      txaldatxur zaharra

      abuela

      ailem

      alazne gaztea

      alpontso

      santi

 

2074. urtea, gutxi gorabehera. Bai, zergatik ez? Iraultza industrialak ekarritakoa iraultza digitalak eramana du dagoeneko; eta, harriak kristalean zuloa nola, kapitalismoak, bere algoritmoari jarraiki, Erdi Aro Berria ekarri du. Lehenagotik zetorren pribatizazio-prozesuak abiadura hartu du azkenengo mende erdian eta azken muturreraino burutu da. Estatuen funtzio administratibo-politiko-militarrak jabetza pribatuaren esku daude aspaldidanik. Kale garbiketa edota osasungintza pribatizatzerik bazegoen, zergatik ez udal edota nazioen gobernuak? Oso erraza da. Ondorioz, xxi. mendearen lehen erdira arte izandako estatu-nazioak, ordura arteko izaera politikoa galduta, kontzeptu geografikoak baino ez dira egun, malenkonia iturria gehienera jota.

      Gauzak horrela, Administrazio Publikoaren arrasto izpirik ez dagoen honetan, Nazioarteko Kontsortzio eta Inbertsio Funts handiak dira oraingo Ahaide Nagusi Berriak. Beraiek dira jaun eta jabe munduan, beraiek jendartekoen gauzak kudeatzen dituztenak; guri dagokigun munduaren zatian, behintzat.

      Marko horretan, Eurasiako Inperio Horiaren kontrako gerra ez bada oraindik gertatu, gertatzeko bidean dago. Edo gertatzen ari da honezkero, auskalo. Batek daki, zaila da munduan zer gertatzen den benetan jakitea. Bakea eta gerra, berez, sekula ez badira bereizten errazak izan, are zailagoa da 2074. urte honetan. Edozein kasuan, gerra baino gauza gizatiarragorik ez dagoelako agian, gure kontakizunaren gertaerei dagokienez behintzat, garrantzi episodikoa baino ez du izango horrek. Sakonean, beste motako kezkak darabiltzate buruan gure pertsonaiek; eta, horregatik, zentzu bakar batean kontuan hartzekoa da balizko gerraren eragina: jendartean egon daitezkeen noraezaren eta etsipen sentimenduen eragile moduan.

      Esan gabe doa, azkenik, ez bakarrik oinarrizko gainegitura eta marko geopolitikoak, baita naturak, fisika kuantikoak, kulturak edota gizarteak berak ere beraien berezko bilakaera izan dutela bitarte honetan.