Txillardegi eta ziminoa
Txillardegi eta ziminoa
2007, saiakera
136 orrialde
978-84-95511-98-0
azala: Garbiņe Ubeda
Markos Zapiain
1963, Irun
 
2015, saiakera
 

 

AZKENAURREKO LAUDORIOA.
BIDE BERRIAK

 

Margolaritzan, zineman, literaturan, filosofian, zenbait obra funtsezko ezin izan da sortu zahartzaroan baizik: artistak bizialdi osoko kezkak eta saioak era xume soil batez bildu, antolatu, gezi bilakatu eta etorkizunerantz jaurtikitzen ditu. Gezia ganoraz jaurtikiz gero, Txillardegik bezala azkenotan, etorkizun hori, orain bilakaturikoan, gezi horrek zeharkatua izango da. Kurosawa, Kant, Turner, Chateaubriand dauzkagu adibide... eta baita betiko Txillardegi berria ere.

        Zeren ziminoaren protagonismoari bide berriak ireki baitizkio Donostia aldean eta ezusteko oinordekoak sustatu.

        Izan ere, Txillardegiz gainera bada Donostiari loturiko zenbait euskal idazle, ziminoekin harreman estrainio samarra duena, hala nola Arantxa Iturbe, Txema Garcia-Viana eta Harkaitz Cano. Irudi luke behiala Igeldon kaiolatuta eduki zituzten eta Txillardegik Haizeaz bestaldetik-en betikotu zituen Bartolo eta Txita primateen itzalak eragiten diela.