Aurkibidea
1.12 Intuizio naturala adimenak itota
1.14 Ezagupide parapsikologikoak
1.21 Ohartxo bat arrazoizaleentzat
1.22 Hiltzea gaizki omen dago: nola dakigu?
2.11 Ezagutza sakonaren baldinkizunak
2.12 Ezagutzailearen barrena edo Lehen Izatea
2.13 «Oro den Arima» — Lehen Izatea
2.14 Nitasun bakarra eta bakoitza
III.— MIRANDEREN BORROKA: ETIKA
3.13 Kristautasuna, paganismoa
3.22 Iragaitza: epistemologiatik ontologia eta politikara
IV.— MIRANDEREN BORROKA: POLITIKA
4.11 Mendebalearen dekadentzia
4.12 Euskal Herriaren dekadentzia
5.11 Idealismo alemanaren birrinketa
5.12 Euskal kultura tradizionalaren krisia
Aurkibidea
1.12 Intuizio naturala adimenak itota
1.14 Ezagupide parapsikologikoak
1.21 Ohartxo bat arrazoizaleentzat
1.22 Hiltzea gaizki omen dago: nola dakigu?
2.11 Ezagutza sakonaren baldinkizunak
2.12 Ezagutzailearen barrena edo Lehen Izatea
2.13 «Oro den Arima» — Lehen Izatea
2.14 Nitasun bakarra eta bakoitza
III.— MIRANDEREN BORROKA: ETIKA
3.13 Kristautasuna, paganismoa
3.22 Iragaitza: epistemologiatik ontologia eta politikara
IV.— MIRANDEREN BORROKA: POLITIKA
4.11 Mendebalearen dekadentzia
4.12 Euskal Herriaren dekadentzia
5.11 Idealismo alemanaren birrinketa
5.12 Euskal kultura tradizionalaren krisia
V.— KULTUR KRISIAREN
FILOSOFIA: OHARRAK
Ohar orokar batzuekin bukaera ematera goaz ikerketa honi. Agian horixe itxarongo bada ere, hemen ez azken balorazio bat, ez ikerketaren erresultarik bilduma edo laburpen batean, ezta kritikarik ere, emango dugu. Bakar-bakarrik Mirande «irrazionalismoaren eskolan» historikoki situatu eta, batez ere, puntu seinalagarrienetako batzuk berriro seinalatu, azterketa honen jarraipenerako zenbait bide agertzeko asmoz.
Ez da dudarik: begiratu ditugun hiru filosofo alemanetatik Mirande Nietzschegandik dabil hurbilena. Nietzscheren eragintzaren osagarri bezala datoz beste biak.
Filosofiaren historia honelako galdera moldez beteta dago: bere ikasle eta jarraikileek ongi interpretatu al dute Platon, bereek Hegel, etab.? Mirandek ongi interpretatu al ditu bere irakasleak beraz? Ez zaigu axola. Eta arrazoiak oso sinpleak dira, hauxe sinpleena: Mirande inon ez dela ari bere maisuak «interpretatzen», era nietzscheano batean bere euskal egoeraz gogoetan baizik, hots, Mirande ez da interprete bat hertsiki, filosofía baten bere erako eratzailea baino hemengo egoerara. Inoren doktrina bere osoan baino, orientazio edo ideia nagusi batzuk hartzen ditu, bere komenentzien arabera desarroilatzeko. Gainera, zein sentido izan lezake, esate baterako, Nietzsche «ondo» interpretatu al den galderak? Nietzschek interpretazio desberdin eta kontrario asko izan du, denak «onak» nonbait1. F. Savaterek dioen eran, «Nietzsche no puede tener discípulos»2.
Miranderen filosofia —haren irakasleena berebat— krisialdiko filosofia bat dela azpimarratu nahi genuke batez ere.
1 KUENG, H., Existiert Gott?, 1981, 443. LOEWITH, K., Nietzsches Philosophie der ewigen Wiederkehr des Gleichen, 1978, 159 («Zur Geschichte der Nietzsche-Deutung»).
2 SAVATER, F., Conocer Nietzsche y su obra, 1979, 10.