Aurkibidea
1.12 Intuizio naturala adimenak itota
1.14 Ezagupide parapsikologikoak
1.21 Ohartxo bat arrazoizaleentzat
1.22 Hiltzea gaizki omen dago: nola dakigu?
2.11 Ezagutza sakonaren baldinkizunak
2.12 Ezagutzailearen barrena edo Lehen Izatea
2.13 «Oro den Arima» — Lehen Izatea
2.14 Nitasun bakarra eta bakoitza
III.— MIRANDEREN BORROKA: ETIKA
3.13 Kristautasuna, paganismoa
3.22 Iragaitza: epistemologiatik ontologia eta politikara
IV.— MIRANDEREN BORROKA: POLITIKA
4.11 Mendebalearen dekadentzia
4.12 Euskal Herriaren dekadentzia
V.— KULTUR KRISIAREN FILOSOFIA: OHARRAK
5.11 Idealismo alemanaren birrinketa
5.12 Euskal kultura tradizionalaren krisia
Aurkibidea
1.12 Intuizio naturala adimenak itota
1.14 Ezagupide parapsikologikoak
1.21 Ohartxo bat arrazoizaleentzat
1.22 Hiltzea gaizki omen dago: nola dakigu?
2.11 Ezagutza sakonaren baldinkizunak
2.12 Ezagutzailearen barrena edo Lehen Izatea
2.13 «Oro den Arima» — Lehen Izatea
2.14 Nitasun bakarra eta bakoitza
III.— MIRANDEREN BORROKA: ETIKA
3.13 Kristautasuna, paganismoa
3.22 Iragaitza: epistemologiatik ontologia eta politikara
IV.— MIRANDEREN BORROKA: POLITIKA
4.11 Mendebalearen dekadentzia
4.12 Euskal Herriaren dekadentzia
V.— KULTUR KRISIAREN FILOSOFIA: OHARRAK
5.11 Idealismo alemanaren birrinketa
5.12 Euskal kultura tradizionalaren krisia
2.22 Anamnesia edo herri-mina
Arima, gauza bat bere baitan dagoena bezala pentsatu ohi dugu, bukatua eta aldakaitza (berdin da, haren existentzia ukatzeko pentsatzen badugu). Gorputzaren barruan, ia gibela, birikak edo sexoa dauzkagun moduan, arima deritzon gauza bat edukiko genuke. Hor egoten da barruan bizi garen artean eta gero norabait aldegiten du inor ohartzeke nola. Bakarrik, gure gorputzean gu gizendu eta argaldu, azkartu edo ahuldu gintezke, arima ez da horregatik haunditzen eta txikitzen, beti berdin dago, ingumko gorabeherek ez diote bere izarian afektatzen, fisikoek zein psikikoek.
Alderantziz pentsa genezake, arima dohain pertsonal edo ahalmen bat bezala dela, zaindu eta garatu beharra dagoena, adimena landu eta eskolatu. eta garatu egin behar izaten den moduan edo. Orduan, segun bakoitza nola ariketatu izan eginkizun horretan bere denboran, arima gehiago ala gutxiago izango luke, arima diferentea behintzat. Arima sentikorragoa, finagoa, etab., ala gutxiagoa. Hazi bat bezalakoa izango genuke bera, eta bizitzarekin arima ere egin egingo litzateke, gure nortasuna eginez-eginez joaten garen eran.
Hau dena kontura, Fedro-ko arimaren kontuagatik dator. Puntu honetan ere Mirandek ez digu argitasun gehiegirik utzi, arima berak nola pentsatzen zuen. Eta nik ez dut hemen alor hori seinalatu baino gehiago egin nahi, azterketa zehatzagoa egin dadin.
Fedro-ko arimari (zenb. 248e eta hurr.), ezaguna da, Erosek hegoak ateratzen dizkio. Ahaztuta dago bera, baina arimaren egiazko sorterria zerugaina da, edertasunezko erresuma paregabea, gure mundu honek nola-hala kopiatu edo nolabait errepresentatu egiten dituen errealitate garbi-garbien sorterria orobat, eder eta bikain guztizkoa. Lehenagoko existentzia batean han existitu zen, gero etorri zen mundura. Orduan, arima, zerbait bereziki eder begiesten duenean, edertasunezko bere sorterriaz oroitzen da inkontzienteki, maitemindu egiten da eder horrekin, urduritzen eta artegatzen da, beroa sentitzen hasten da eta hazkurea, eta maiteminak —azala urratu eta— hegoak sortarazten dizkio, edertasuna geroz eta maiteagotzeko, geroz eta edertasun garbiago eta garaiagoak dastatzeko eta maitatzeko. «Maitasunak, Zaitegik hemen Platon nahikoa kristauki ulertzen zuenez, egak sorterazten dituela esatean, giza-gogoa gora iasoten duela adierazten du. Iainkoaganuntz igoteko gai egiten duela, alegia. Egak bear bezain gogor sendotu zaizkien gogoak, soina utzi-ala ortziak gora omen doaz, aruzkaldeko gauza gelgarriak obeki ikusten iarrai dezaten. — Sokrateren ustean, ederraren adierazle dugu maitasuna, ta maitasunak lurrez aruzkaldeko zerekin artu-emanean ezarten omen gaitu»1.
Platonen anamnesi (oroipen) horrekin, Miranderen hainbat uste ipini ahal izango litzateke erlazioan, batez ere, ordea, «herri-mina»ren kontzeptuak dirudi jarri beharrezkoa, edo haren «zeru esperantza desesperantzatuak». Edertasunak, maitasunak, sentimentuak, hegoak eman eta altxatzen zuenean bere barnean, Miranderen gizonak ere «bere herri-minaren jaioterri hura zekusan barruko begiekin, eta bere amets ezin esanezkoari hegoak aske uzten zizkion Sartaldeko uharte dohatsu haietaraino eraman zezan, Gazteen Lur ezkutu artaraino»2.
Hau dena ere aztertzeko dago. Hein batean, Mirandek, irudi eta metafora-mundu diferente bat, pentsamendu berri diferente bat zeukalako, ekarri zuen euskal literaturara.
1 ZAITEGI, I., Platon’eneko atarian, 1962, 218. Guztiz Platonen erara (Fedro-koan baino ere, Oturuntza-koan gainera) dihardu Mirandek, HB 18 bezalakoetan: «Susmatzen hasia zen gorputz eder hori, bere edertasun mozkorgarriagatik eta guztiz ere, sinbolo bat baizik ez zela, haren bihotz urduria herri-minez jotzen zuen zerbaiten sinboloa». Gogora Diotimaren diskurtsua.
2 Gehiagorako, ik. in nire Mirande eta kristautasuna, 1978, 153 eta hur.