Aurkibidea
1.12 Intuizio naturala adimenak itota
1.14 Ezagupide parapsikologikoak
1.21 Ohartxo bat arrazoizaleentzat
1.22 Hiltzea gaizki omen dago: nola dakigu?
2.11 Ezagutza sakonaren baldinkizunak
2.12 Ezagutzailearen barrena edo Lehen Izatea
2.13 «Oro den Arima» — Lehen Izatea
2.14 Nitasun bakarra eta bakoitza
III.— MIRANDEREN BORROKA: ETIKA
3.13 Kristautasuna, paganismoa
3.22 Iragaitza: epistemologiatik ontologia eta politikara
IV.— MIRANDEREN BORROKA: POLITIKA
4.11 Mendebalearen dekadentzia
4.12 Euskal Herriaren dekadentzia
V.— KULTUR KRISIAREN FILOSOFIA: OHARRAK
5.11 Idealismo alemanaren birrinketa
5.12 Euskal kultura tradizionalaren krisia
Aurkibidea
1.12 Intuizio naturala adimenak itota
1.14 Ezagupide parapsikologikoak
1.21 Ohartxo bat arrazoizaleentzat
1.22 Hiltzea gaizki omen dago: nola dakigu?
2.11 Ezagutza sakonaren baldinkizunak
2.12 Ezagutzailearen barrena edo Lehen Izatea
2.13 «Oro den Arima» — Lehen Izatea
2.14 Nitasun bakarra eta bakoitza
III.— MIRANDEREN BORROKA: ETIKA
3.13 Kristautasuna, paganismoa
3.22 Iragaitza: epistemologiatik ontologia eta politikara
IV.— MIRANDEREN BORROKA: POLITIKA
4.11 Mendebalearen dekadentzia
4.12 Euskal Herriaren dekadentzia
V.— KULTUR KRISIAREN FILOSOFIA: OHARRAK
5.11 Idealismo alemanaren birrinketa
5.12 Euskal kultura tradizionalaren krisia
II.— IZATEAREN SUSTRAIAK
Orain artean Miranderen epistemologiaz bakarrik aritu gara eta propio ontologia alde bat utzi nahita entseiatu gara iharduten, barrutik biok ez nahasteko. Beharbada ezinbestekoa gertatzen da orduan zerbait nahasi agertzea gauzak, zer ezagutzen den esan gabe, hobeto nola ezagutzen den azaldu nahi bait dugu. Metodoak, halere, berezkuntza egitea eta hari garbi eustea eskatzen zigun.
Mirandek —eta haren aurretik berdin Nietzschek, Schopenhauerek— ezagutza sakona bezala kontsideratzen dutena, halere, azkenean ez da Lehen Izateak bere buruaren ezagutzea besterik. Beraz, ontologia batean urtuta daukagu epistemologia.
Honelaxe: ezagutu nezake, ezagutu, munduaren esentzia, izan naizelako esentzia horixe.
Zatizko izaki pirrinta hutsa naizen honek, ezagutu nezake, zientzia unibertsalik altuenak menderen mendetan ez bezala, munduaren barne-taiu esentziala bera, ni neu ez bait naiz esentzia horren agerpena espazio-denboretan besterik. Nire existentzia horixe da, munduaren esentziak naukala: orduan, nik munduaren esentzia ezagutzea, esentzia hark bere burua ezagutzea da, ni nola naukan. Edo nik neure burua ezagutzea, unibertsoan nola nagoen.
Hori da, eskeman, dena.
Gure tradizio kristauan, ezkutuko edo etorkizuneko gauzak dakitzana, Jainkoa izaten da, eta hark irakasten diona (profeta). Mirariak eta miresgarriak egiteko ahalmena Jainkoarena izaten da eta hark ematen dionarena. Urliak zerbait inola jakin «ezinezko» igarri edo asmatu duela, Sandiak zerbait «gizonak ahalaren gaineko» egin duela, esaten bazaigu, sorginkeri eta aztikerietan gu ez gara fidatu ohi, —baina halako dohain eta ahalmen ezohizkoak aingeruei eta santuei eta Jainkoari pena gabe aitortu ohi zitzaizkien gure tradizioan. Jarrera bat, «tontokeriak dira ipuin horiek, gezur hutsak», izan liteke. Datuak eta datuen posibilitatea ukatu. Beste jarrera bat alderantzizkoa litzateke: «egia da, Lourdesen gauza harrigarriak gertatzen dira, sinestu ezinezko fenomeno parapsikologikoak badaude, etab». Hipotesia egin dezagun, orain, jarrera honetan, Jainkorik ez dagoela. Mundua besterik ez dago. Zein izan beharko luke munduaren gure kontzeptuak: lehen Jainkoarekin eta aingeru eta deabruekin esplikatzen zen guztia esplikatzeko osoki balio duen munduaren kontzeptuak?