Bildumaren zerrendara itzuli


 

HAMAHIRU URTE BETE BAINO LEHEN

 

Hamahiru urte bete baino lehen

begiak ixten nituen, indar handiz,

egurraren soinua entzutean

atetik sartuko zena ez ikusteko,

existituko ez balitz bezala egiteko.

Baina atea zabaltzen entzun orduko,

izuaren plazerak erakarririk,

beti begiratzen nuen harantz.

Eta atetik sartzen zena

beti nintzen ni.

 

 

 

© Oier Guillan

 


www.susa-literatura.eus