Bildumaren zerrendara itzuli


 

ZIGARRO BAT

 

zigarro batekin hasi zen dena

zigarro batean sartzen zen

itxaropena

badakizu...

zalantza

bakardadea

hodei goxoa...

zigarro batekin hasi zen erlojua

amaitzen deneko

sentipena

sen hori

zigarro batekin hasi zen...

badakizu...

sua eman eta

astearteak ederrak direla

hasia nintzen pentsatzen

ez doazelako inora

txinpartek gutxi

irauten dute baina

zera...

zigarro harekin hasi zen dena

badakizu...

norbait gerturatu eta

zu itzalita zaude

zigarroak ez du

deus esaten baina

badakizu...

zigarro batekin hasi zen

inora ez doan

keinu batekin eta...

urrun dago beti kea

desioak estaltzen ditu

zera esanez bezala...

baina zigarro bakarra aski ez

eta hormekin

hitz egiten duzu

ezer esan gabe

eta tira...

asteazkenero

uzten diot erretzeari

sua itzali orduko

 

 

 

© Oier Guillan

 


www.susa-literatura.eus