Bildumaren zerrendara itzuli


 

NI ISILTZEKO

 

Esaiozu

gurutzegrama bat naizela

zulo txuriekin osatzen dela

nire azal gurutziltzatua

 

Esaiozu

paperezko letra bat

eztarrian trabeska dudala

esnatzen naizela eguerdiro

 

Esaiozu

ez zuela soluzioekin

poema bat egin behar

ni isiltzeko

 

 

 

© Oier Guillan

 


www.susa-literatura.eus